Etiketaren artxiboa: 2014

Cosmos zientzia saioa euskaratzen

Orain 33 urte pasatxo, Idahon geundela lagun batzuen etxean, lehen aldiz ikusi nuen Cosmos saioa PBS AEBetako telebista publikoan. Artean ez nekien ingelesik, eta lagunen azalpenekin konformatu behar, baina zur eta lur geratu nintzen saioaren irudiekin: zine aretoetatik kanpo, ikusi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Azpitituluak | Etiketak , , , , , , , | Utzi iruzkina

San Tomas, zientzialarien patroia?

The Unbelievers dokumentala ikusi nuenean, arreta eman zidan Richard Dawkins biologoak eta Lawrence Krauss fisikariaren arteko elkarrizketa batek Royal Society izeneko museoan, Londresen. Bertan, zirela, Kraussek aitortu zion bere lagunari San Andres omen dela Royal Society delakoaren patroia. Eta Dawkinsek … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Zientzia | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

Amarauna irratsaioan

Joan den ostiralean Bilbon izan nintzen, EITBren egoitzan, bertan grabatu behar genuen-eta elkarrizketa bat Amarauna irratsaiorako, igandean ematekoa. Arantxa Arza saioaren gidaria eta beste hiru gonbidatu Donostian zeuden: Ane Areizaga, Maddi Castro eta Ainhoa Lodoso. Bilbon, berriz, bi lagun: Susana … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Minbizia | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

#hitzokei bat sortzen: “Pederostia”

Gaur burruka latza izan dut neure buruarekin #hitzokei bat sortzeko, alegia, hitz baten definizio bihurritu eta umoretsua. Bart gauean, Joan Mari Irigoien idazlearen azken liburua irakurtzen ari nintzela, Pistolak eta epistolak, bertan “Pederostia” hitza irakurri nion, eta berehala pentsatu nuen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak euskara | Etiketak , , , , | 2 iruzkin

Maitasuna eta amorrua

Atzo arratsaldean Mondragoen izan nintzen, Jul Bolinaga RIP taldeko kide ohiaren agurrean. Ekitaldi ederra izan zen, leku paregabe batean, Monterron jauregiko parkean. Hunkituta irten nintzen. Parkean sartzerakoan, berriz, outsider bat nintzen, sekula ez dut-eta ondo ezagutu RIP taldea. Batetik, taldearen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Musika | Etiketak , , , , , , , | Utzi iruzkina

Txaloak Susa argitaletxeari

Egun hauetan esperientzia bikoitza izan dut Susa argitaletxearekin, eta, bezero naizen aldetik, oso gustura geratu naiz zelan tratatu nauen. Dena hasi zen Su zelaiak nobela erosi nuenean. Zoritxarrez, arazo bat sortu zen nire txartelarekin. Amaieran, berriz, proposamen bat egin nion … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Seminarioan berriro, mende erdi igarota

Joan den larunbatean Donostian izan nintzen, bertan bazkaria izan genuen-eta, duela 50 urte Saturrarango seminarioan hasi ginen abadegaiok. Gutxi batzuk salbu, gehienak aspaldi ikusi barik nituen, banaka batzuk 45 urte bai. Donostiako seminarioan egin genuen hitzordua, eta bertan elkartu ginen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Lagunak | Etiketak , , , , | 2 iruzkin

Eibar.org: aitzindarien omenaldian

Larunbata aitortza eguna izan zen. Eibar.org blog komunitateak 10 urte bete dituela-eta,  Eibarren elkartu ginen hainbat lagun, omenaldi egitera euskal blogarion aitzindariei, eurek erakutsi ziguten-eta zelan sortu bloga eta bertan zelan idatzi. Goiz ederra izan zen. Lehen zatia Portalen egin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Blogak | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

Seguruak al dira belar artifizialeko futbol zelaiak?

Joan den ostegunean, urriak 9, NBC News telebistak erreportaje labur bat argitaratu zuen izen honekin: “Zenbateraino da segurua soropil artifiziala zure haurraren kirol instalazioetan?”. Gaiak izan dezakeenez eragina gure artean —hemen gero eta herri gehiagok erabiltzen baitute belar artifiziala beren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kirola | Etiketak , , , , , , , | Utzi iruzkina

Ustezko norabide aldaketa ebola krisian

Atzo Espainiako hedabide handiek iragarri ziguten Espainiako gobernuak norabide aldaketa egin duela zelan kudeatu Madrilen sorturiko ebola krisia. Aurrerantzean, Ana Matok barik, Soraya Saenz de Santamaria gobernuko presidenteordeak koordinatuko ditu krisia eta krisi-batzordea, atzo bertan eratutakoa helburu horrekin. Ondorioak hasi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Hedabideak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina