Kategoriaren artxiboa: Liburuak

Intxaurrondo, oraingoan euskaraz

Ez dakit urte batzuk barru zertan geratuko den “euskal gatazkaren errelatoa”, baina inoiz horrelakorik balego, iruditzen zait liburu hau —Intxaurrondo. Intxaurraren hostopeko itzala,— haren parte ezinbestekoa izango litzatekeela. Bertan Ion Arretxe Gutiérrez biluztu egiten da, kontatzeko zelako izugarrikeriak bizi izan zituen Intxaurrondoko kuartelean eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , | Erantzun

Ainara neskatila afro-kanadarra eta liburuak

Kanadako Telebista Publikoan (CBC) izan dut Ainara Marin-Alleyne neskatila afro-kanadarraren berri, urtarrilaren 1ean eman zuen-eta The National albistegiak haren berri. Lehendabizi haren izenak eman zidan atentzioa, Ainara, euskalduna delako, baina gero albistearen mamiak berak. Kontua da Ainara Marin-Alleynek 11 urte dituela, eta aurkitu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , , | Erantzun

Aitari gutuna

Egun hauetan Franz Kafka idazlearen lan bat irakurri dut katalanez: Carta al pare. Institutu garaian Metamorfosiak(orduko hartan gaztelaniaz irakurria) eragin zidan zirrararen parekoa eragin dit gutun honek, bertan Kafka oso gogorra baita bere aitarekin. Kafkak tirano bat deskribatzen digu eskutitz horretan, kanpora begira gizon indartsua … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , | Erantzun

Oñatiko emakumeak, harribitxi bat

Oraingoan Oñatiko herritik dator notizia. Izan ere, Joxe Felix Diaz de Tuesta lagun argazkilariak liburutxo zoragarria atera du: Oñatiko emakumeak. Bertan Oñatiko 35 emakume agertzen dira, 11 familiatakoak, belaunaldi diferentekoak (ahal denean birramama, amama, ama eta alaba eskemarekin), eta berauen argazkien ondoan, haien bizipenak, sentipenak eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , | Erantzun

2019an irakurritako liburuak

Orain 13 urte hasi nintzenetik urtez urte irakurritako liburuak kalkulu orri batean sailkatzen, 2019koa izan da oparoenetakoa irakurketari dagokionez. Zerbait nabarmentzekotan, iaz katalanez hasi nintzela irakurtzen, eta oso gutxi irakurri dudala formatu digitalean. Horra, bada, iazko uzta: Fantasmas de hielo. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak | Erantzun

Miñan

Miñan liburuaren azal-hegalean dio: “Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da nobela hau”. Nik, ordea, ez dut uste liburu hau nobela bat denik, eta bai kronika, bertan kontatzen baitira Ibrahima Balderen ibilerak bere amak jakinarazi zionetik anaia txikiak alde egin zuela etxetik, Gineako herrixka batetik, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , | Erantzuna 1

Bi liburu interesgarri

Azken aldi honetan irakurri ditudan liburuen artean bi aipatu nahiko nituzke, oso onak iruditu zaizkidalako: Kontrako eztarritik. Uxue Alberdik emakume bertsolari askoren testigantzak eta hausnarketak jasotzen ditu liburu honetan, baina berau gogoeta orokorragoa da emakumeak zelako oztopoak aurkitzen dituen beren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , , , | Erantzun

2018an irakurritako liburuak

Orain hamabi urte, 2006an, kalkulu-orri bat ireki nuen Google Docs-en, eta bertan hasi nintzen idazten urte bakoitzean irakurritako liburuak. Harrezkero, bete egin dut, txintxo-txintxo, kalkulu-orriori, jakin dezadan gero noiz zer irakurri dudan, eta irakurritakoak zer inpresio utzi didan. Faroan bertan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak, Sailkatugabeak | Etiketak | 2 erantzun

Opari bat onartu ez nuenekoa

Nire urtebetetze egunean opari bat jaso nuen lehenengo orduan: Google Home Minibozgorailu adimentsua. Opariaren kanpoko papera urratu bezain laster, kaxa ikusi, eta adierazi nien etxekoei barkatzeko, banekien-eta zelako ilusioz egin zidaten oparia, baina nahiago nuela ez hartu. Geroago idatziz jarri … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak, Teknologia | Etiketak , , , | 2 erantzun

Eguzkitan irakurritakoak

Ni ere harrituta etxeratu naiz, ikusita Benidormen egindako bederatzi egunetan lau liburu irakurri ditudala. Etxean ezin aldendu ordenagailutik, eta oporretan, aldiz, hurbildu ere ez ordenagailura. Irakurraldi luze horietan badute zerikusia autobusean egiten ditugun orduek: 10 joateko, eta beste horrenbeste bueltatzeko. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , | Erantzun