Hilabetekako artxiboa: abendua 2010

Estatu propioaren alde, Katalunian

Ferran Mascarell Kultura sailburua izan zen PSCren gobernuan eta Kultura sailburua da, berriro, oraingoan Artur Masen gobernuan, Katalunian alegia. Gaur elkarrizketa egin dio La Vanguardia egunkariak, eta esaldi hau bota du sailburu izendatu berriak: Nos conviene un Estado propio y … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Hotel beltzak, dirua zuritzeko

Un traidor como los nuestros bere azken eleberrian, John Le Carré idazleak azaltzen du, besteak beste, zenbait lekutan zelan erabiltzen diren hotelak dirua zuritzeko. “Hotel beltzak” deritze egileak. Horrela kontatzen du, euskarara ekarrita: Begira, Billy. Erosten duzu lur sail bat … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Le Carré eta Assange

Irakurri berri dut John Le Carré idazlearen azken eleberria, Un traidor como los nuestros, eta izugarri gustatu zait. Seguruenik, lehenago ere idatzi dut, baina berriro esango dut: niretzat Le Carré da gure gizartearen trapu zikinak hobetoen kontatzen dituen idazleetako bat. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Ramon Ugalde hil da

2003ko uztail-abuztuetan hiru euskaldun geunden Valdecillako Ospitalean, Santanderren, hezur-muinaren transplantea egiteko: Ramon Ugalde, Carlos Atutxa eta hirurok. Han ezagutu genuen elkar, eta harrezkero, harremanetan izan gara. Urtean behin, gutxienez, telefonoz hitz egiten genuen Gabon gauean. Atzo, berriz, telefonoz deitu zidaten, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Protagonismo nekagarria

Hilabete izango da, hor nonbait, Wikipedia irekitzen dudan bakoitzean —berdin euskaraz, gaztelaniaz nahiz ingelesez— goiburuan Jimmy Wales Wikipediako fundatzailearen mezu bat agertzen dela, argazki eta guzti. Bertan klik eginez gero, Walesen gutun labur bat agertzen da, erabiltzaileok animatzen dirua eman … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 9 iruzkin

Blake Edwards

Blake Edwards hil da, The Party film mitikoaren zuzendaria. Guk ikusi genuenean, orain urte dezente, El guateque izenarekin ikusi genuen. A zelako barreak egin genituen orduan, nik eta neure ingurukoek, ia-ia txiza egiteraino… Geroago, zelan ez, Pantera arrosa etorri zen, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Olentzero

Ikusi duzue EITBk Olentzerori eskainitako bideoa? Nik bai, eta gustatu zait: musika polita, eta ondo uztartutako estiloak. Eskerrik asko Yera Sanchez lankideari gomendioagatik.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Gora Abel Barriola!

Atzo galdu egin zuen lau t’erdiko finala, baina niri Abel Barriola gustatzen zait, zer egingo diogu bada! Iruditzen zait kirolari aparta dela: dotorea, gogorra, ikusgarria, ausarta… eta euskaldun petoa. Erraz identifikatzen naiz berarekin. Horregatik, atzo bereziki eman zidan pena galdu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Mourinho vs Guardiola

Bi entrenatzaile, bi lider, bi estilo. Bien gainean gehiago jakin guran, egun hauetan Mourinho versus Guardiola liburua irakurri dut, gustura irakurri ere, argia eta entretenigarria egin zaidalako. Lidergoaren ikuspegitik idatzita dago liburu hau, eta horregatik egin zait interesgarri, aspalditik nuen-eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Txokolate beltzaren laudorioa

Azken urteotako aurkikuntzarik gozoenetakoa da niretzat txokolate beltza. Arratsaldero, lanetik bueltatzen naizenean, bi xerra ogi eta bi ontza txokolate hartzen ditut, baso bat urarekin, sofan jarri, jeneralean telebistaren aurrean, eta patxadaz jaten dut. Atsegin handia hartzen dut hori egiten, ohartzen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 4 iruzkin