Hilabetekako artxiboa: maiatza 2010

Parker

Gure haurtzaroan Parker markako luma estilografiko bat esku artean hartzea izaten zen esperientzia ia erlijiosoa —gaur egun, akaso, iPhone edo iPad bat hartzea zenbaitentzat izango den tankerakoa—, hura hain zen-eta dotore eta leuna. Gero, berriz, bolalumak agertu ziren, Bic bereziki, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Iruzkin 1

Jose Luis Elkoro

Beti izan dut Jose Luis Elkoro gizon ohoragarritzat, Bergarako alkate moduan antolatu zuenean, beste askorekin batera, Euskal Herriko Alkateen mugimendua, eta ondoren, ezker abertzalearen aldeko hautua egin zuenean. Gizon lasaia da, eta konprometitua bere herriarekin. Min ematen dit ikusteak zelan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 iruzkin

Emakumeak artean

Bea Zabalondo lankideari esker iritsi naiz bideo honetara, “Women in Art”, Philip Scott Johnsonek egina, Bach musikariaren doinuarekin, berau Yo-Yo Mak jota. Bertan artearen historia kontatzen da, emakumeen margolanak morfeatuta. Ikusgarria bezain ederra.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Publizitate gogaikarria sarean

Gero eta gehiago, publizitate enpresak erabiltzen ari dira teknika oso erasokorrak sarean, bertan publizitatea zelan edo halan ikusarazteko. Sartu zara hedabide batean, eta zuk eskatutakoa agertu aurretik, pop-up leiho bat agertu zaizu hainbat segundotarako, publizitatea duena. Edo, irakurtzen ari zarela … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 4 iruzkin

Libranda, lehengo lepotik burua

Irakurri berri dut El Pais digitalean Espainiako zenbait argitaletxek Libranda sortu dutela, literatura katalogo bat gaztelaniaz. Sortzaileak ez dira nolanahikoak: Planeta, Santillana eta Random House, besteak beste, eta kazetariak dioenez, ondo ikasi dute kulturaren beste industriek egindako akatsetatik, hala nola … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Aupa Goiena!

Maiatzaren 20an Goiena.net-ek jakitera eman zituen CIES erakundearen udaberriko audientzia neurketak zer emaitza eman dituen Debagoienean eta Gipuzkoan. Emaitzak izugarri onak dira Goiena taldearentzat, eta Goiena.net-en bertan irakur daitezke. Zorionik beroenak Goiena taldeari, horrek erakusten du-eta gauzak ondo ari dela … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 iruzkin

El Correo, Athletic eta Yeste

Larunbatean El Correo egunkariak argazki deigarri bat erakutsi zuen azalean, bertan Fran Yeste agertzen baitzen, itsasontzi batean eguzkia hartzen biluzik, alboan Athleticeko beste bi lagun zituela. Deigarria egin zitzaidan, ez argazkiak erakusten zuenagatik, baizik eta beronek zeukan asmo gaiztoagatik. El … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 5 iruzkin

Iritsi dira sanisidroak

Bai. Berandu, baina iritsi dira. Gazte berde ginenean, sanisidroak ziren urteko egunik esanguratsuenetakoak guretzat. Batetik, Musakola auzoko jaiak zirelako, gure auzokoak, eta bestetik, eguraldi ona eginez gero, egun haietan irekitzen zelako igerileku dotorea, Union Cerrajerak Mondragoen zuena, beste askoren inbidiarako. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Gure telebista: Youtube

Bost urte baino ez ditu, eta denbora horretan Youtube jende askoren telebista bihurtu da. Beste modu bateko telebista da, jakina, bertan ikusi beharrekoa (ia edozer) ikusten baitugu guk nahi dugun tokian eta aukeratzen dugun orduan. Dagoeneko AEBetako kate handiek elkarrekin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Amandre kementsua

Youtuben denetariko bideoak aurki daitezke: zoritxarrekoak, joan den astean Manolo Lamasek Cuatron egindakoa kasu; bitxiak, robot batek atzo gazte batzuk ezkondu zituenekoa, adibidez; edo hunkigarriak, Mexikoko amandre honen historia erakusten duena, esaterako. Ahal baduzue, ikusi, merezi du-eta.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1