Hilabetekako artxiboa: urtarrila 2010

Bideo ikusgarriak

Seguruenik ikusita izango dituzue bideo hauek, dezente zabaldu dira-eta sarean. Atzo nire ikasleekin erabili nituen, Ikus-entzunezko Komunikaziokoak, erakusteko zelako lehia izango duten Interneten, bertan jende asko baitabil bere ideiak edo ametsak gauzatzen, xemeikorik gastatu barik. Ikasgaiak Bideo hauek ikusita, ondorio … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Arrotza

Berrogeita hamar urte bete zirenean Albert Camus idazlea hil zenetik, arakatzen hasi nintzen etxean, haren libururik ba ote nuen, eta baita eduki ere: Arrotza, orain berrogei urte euskaraz egindako argitalpena. Labur samarra izanda, animatu egin nintzen berau irakurtzera. Protagonista bera … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 4 iruzkin

Elorrioko baserriak, mapan

Elorrioko Udalak lan polita egin du herriko baserriak mapan jarri eta herritarron begi-bistan jartzeko: baserri-auzo bakoitzaren sarreran mapa bana jarri du, eta bertan erakusten du non dagoen baserri bakoitza. Goiko argazkia, esate baterako, Gazeta auzorako sarrera batean dago, eta bertan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 3 iruzkin

Lara

Izango dira bost bat urte kanario bat erosi genuela etxerako. Lara du izena, laranja kolorekoa delako. Goizean, gurekin esnatzen da, eta, sentitzen gaituenean, sagar zati bat eskatzen digu, horretara ohitu baita. Goiz erdian, berriz, sekulako txorrotxioak jotzen ditu. Egia esan, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

OpenStreetMap ikasten

Atzo Eibarren izan ginen, Tagzania zerbitzuen bulegoetan, bertako lagunek erakutsi behar ziguten-eta zelan erabili JOSM editorea Euskal Herria mapeatzeko OpenStreetMap proiektuaren barruan. Guztira hamabost bat lagun elkartu ginen, gehienak adituak eta arituak —Etxebeste anaiak adibidez (beheko argazkian)—, eta gutxi batzuk … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Anbulatorioan, zain

Betiko moduan, atzo ere lanera joan nintzen. Hala ere, ez nengoen ondo. Hirugarren egunez, eztarriko mina, buruko mina, flema ilunak eta begiak siku nituen. Horrela egonda, pentsatu nuen hobe nuela medikuenera joan, eta lehenbailehen konpondu egoera. Beraz, Elorrioko anbulatoriora deituta, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 4 iruzkin

Aspaldiko bideoa

1990ean izango zen, Arrasate Telebistaren hastapenetan, Elton John abeslariaren bideo bat ikusi nuen, Club At The End Of The Street, eta liluratuta geratu nintzen. Harrezkero ez dut ikusi… gaur arte. Igartzen zaio denboraren joana, baina oraindik ere ederra da. Gozatu.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Twitpic, txikerra baina gogorra

2008an, Noah Everett gazteak nahi zuen argazkiak partekatu Twitteren. Artean ez zegoenez modurik horrelakorik egiteko, zerbitzari zahar bat hartu eta Twitpic sortu zuen proiektu osagarri gisa. Begira zer lortu duen aldi labur horretan, Mixergy aldizkariaren arabera: Trafikoari dagokionez, Alexak dio … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Normaltasuna ala asimilazioa?

Atzo Euskadi Irratiak honela ireki zuen eguerdiko albistegia:  “Ordu erdi barru iritsiko da Maria Teresa Fdz de la Vega Haitira”. Hori ote da normaltasuna, Gasteizko gobernu berriak hainbestetan aldarrikatzen duena? Euskadi Irratiak horrela irekitzea albistegi bat —eta hori behin eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 iruzkin

Johan Cruyff, futbolaz

Orain hilabete-edo jakin nuen Johan Cruyff futbolista eta entrenatzaile ohiak astero idazten duela El Periódico de Catalunya egunkarian. Futbolista moduan paregabea izan zen. Baita entrenatzaile gisa. Eta, zer esanik ez, nire harridurarako, iritzi emaile moduan. Johan Cruyff-ek asko daki futbolaz, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 iruzkin