Hilabetekako artxiboa: azaroa 2012

Estatu espainiarra vs. Katalunia

Atzo amaitu ziren Kataluniako hauteskundeak, azken urte hauetako garrantzitsuenak, seguruenik. Emaitzez gain, kanpaina honek primeran erakutsi digu estatuek zelako indarra daukaten eta zelako baliabideak erabiltzen dituzten euren izaera aldatu nahi duten guztien kontra, batez ere informazioa manipulatuta. Izan ere, gaur … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Serum autologoa

Goiz osoa Galdakaoko Ospitalean eginda, zama berezia etxeratu nuen atzo bizkar zorroan: “serum autologoa”. Beste hitz batzuekin esanda, suero edo gazur autologoa. Zer den hori? Nire odoletik ateratako seruma, hemendik aurrera erabil dezadan kolirio moduan, nire begiak osatzeko. A, zelako … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Idazlea eta itzultzaile pirata, elkarlanean

Peter Mountford idazle estatubatuarrak amaitu du itzultzaile pirata bati laguntzen bere liburua errusierara itzultzen, era horretara liburuaren ikusgarritasuna eta salmentak areagotzeko. Ez omen da lehena hori egiten, Paulo Coelhok ere horrelako zerbait egin omen du, eta ezta azkena izango, seguruenik. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Gmail eta “mezu intimoak”

Harritu egin nintzen irakurritakoan David Petraeus CIAko buruak eta Paula Broadwell, haren ustezko maitaleak generalaren Gmail kontu pribatua erabiltzen zutela elkarren artean komunikatzeko, baina benetan elkarri mezurik bidali barik, zerbitzu sekretuek antzeman ez zezaten bien arteko komunikazioa. Mezuak zirriborroen karpetan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Iban Arantzabal, Goienako zuzendari

Atzo mezu bat jaso nuen, eta bertan bidaltzaileak zioen Goiena Komunikazio Taldeak Iban Arantzabal izendatu duela zuzendari nagusi. Izugarri poztu nintzen, sinistuta bainago Ibanek goren gradura eramango duela Goiena, orain arteko bideari segida emanda. 1998an, hor nonbait, ezagutu nuen Iban, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 4 iruzkin

Futbolaren monopolioa kiroletan

Herenegun 21.472 lagunek lasterka egin zituzten Behobia eta Donostia banatzen dituzten 20 kilometroak, euria goian behean ari zuela. Lasterkarien artean denetik zegoen: euskaldunak, espainiarrak, frantsesak, alemanak, ingelesak, zaharrak eta gazteak, neskak eta mutilak… Eta milaka horiei animoa ematen, beste horrenbeste … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

7 GB mezu elektroniko

Orain zortzi urte, 2004an, Googlek Gmail zerbitzua sortu zuenean 1GB eskainita, pentsatu nuen bizi guztian ez nituela beteko 1.000 MB, hain zen-eta orduan kopuru handia. Besteak beste, horregatik sortu nuen kontu bat Gmailen, eta berau bihurtu zerbitzu nagusia nire posta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1

Gosari paregabea Behobia-Donostiarako

Kanadan bizi nintzela jaten nuen gosaltzeko, baina urteak igaro dira olo-ahia probatu barik, porridge ingelesez. Asteburu honetan hasi naiz berriro jaten gosaltzeko, medikuak esan baitzidan hobe nuela laboreak egosita jatea, hesteek lan gutxiago egin dezaten. Eta oso gustura geratu naiz … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Euskal idazleak, noragabe

“Oro har, uste dut idazle profesionalok nahiko noragabetuta gabiltzala eta nahiko lan daukagula geure burua aurrera ateratzen egunero, noragabezia horren erdi-erdian”. Patxi Zubizarreta idazlearen hitzak dira, Juan Luis Zabalak atzo Berrian egindako elkarrizketa mamitsuaren bukaeran. Aspaldi honetan sumatu dut euskal … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Ni ere bruxista naiz

Dentistak aspaldi esan zidan bruxista nintzela, alegia, gura barik —eta tentsioak eraginda— haginak estutzen nituela, goikoak behekoen kontra, eta haginak zaintzeko, babes bat erabili beharko nukeela gauez. Nik, entzun bai, baina kasurik ez. Iragan uda arte. Oporretatik bueltan, konturatu nintzen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina