Hilabetekako artxiboa: abuztua 2011

Nire Twitter kontua, hackeatuta

Gaur goizean mezu piloa neukan postontzian, gehienak Twitter-ek bidalita. Gehienetan garbi zegoen nire Twitter kontua hackeatuta zegoela, hainbat jende nire mezu bat jasotzen ari baitzen, ingelesez, lotura arraro bat eskaintzen. Berehala gogoratu naiz atzo mezu arraro bat jaso nuela Gmailen. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 3 iruzkin

Espioi perfektua

Azkenean, amaitu dut irakurtzen John Le Carré idazlearen Un espía perfecto eleberria. Esperientzia gazi-gozoa izan da, zeren Kindle irakurgailuan irakurri baitut. Liburua oso ona iruditu zait, baina berau formatu digitalean irakurtzea gogorra egin zait, beste artikulu batean azaldu ditudan arrazoiengatik. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Gutun irekia Xabi Alonsori

Ez dugu elkar ezagutzen Xabi. Hala ere, joan den asteazkeneko finala ikusita eta zure ondorengo adierazpenak entzunda, animatu naiz gutun ireki hau idaztera, ez bainago bat ere ados azken aldi honetan jokatzen ari zaren rolarekin, zure taldearen indarkeria zuritzen, zurea … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 7 iruzkin

Usako, Oñatin

Oñatik paraje ederrak dauzka, tartean Zañartu ingurukoak, San Pedro auzoan. Eta han, Usako da bereziki ederra, Oñatiko bainauleku eta atsedenleku aspaldikoa. Atzo arratsaldean Zañartura joan ginen paseatzera, eta aprobetxatu genuen, aspaldiko partez, Usako ere bisitatzeko, txikitan noiz edo behin joanda … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 iruzkin

Guardian, egun-pasa

Joan den asteartean, abuztuak 9, Guardian izan ginen egun-pasa, Arabako Errioxan. Txikitan, bertan igarotzen genuen hilabete bat-edo udan, bertako eguraldia ona zelakoan gure birika ahulentzat. Harako bidean, Paganos auzoan geratu ginen, aspaldi egon barik geunden-eta. Zein aldatuta dagoen: gure haurtzaroan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Kindle berri nerea, ezin zaitut maite…

Urte erdi pasatu da Kindle irakurgailua eroski nuenetik, eta, oraingoz behintzat, ez naiz berau gozatzen ari. Zerrendatu egingo ditut motiboak: Itxura. Kindlen liburu guztiek berdinak dirudite, ez dute nortasunik. Zuk ikusiko duzun gauza bakarra da orrialde bat, besterik ez. Paperean, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 7 iruzkin

Intxorta bisitatzen

Atzo Intxortan izan ginen, Elgeta inguruetan, bertan 1936ko Gerra Zibilaren arrastoak bertatik bertara ikusten. 16 laguneko taldea izan ginen bista gidatuan, goizeko 10:00etan hasi eta ia 14:00ak arte. Ia lau ordu oso interesgarriak, aukera eman ziguten-eta jakiteko zelako izugarrikeriak egin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina