Kategoriaren artxiboa: Kirola

Ziklo-krosa berraurkitu dut

Urte luzez erabat atzenduta izan ondoren, negu honetan ziklo-krosa berraurkitu dut, ez ohiko zirkuituetan, baizik eta Youtuben. Eta ikusi dudana izugarri gustatu zait. Lasterketa batek ordubete inguru irauten du, baina emozioz betea izan liteke, Munduko Kopako karreretan behintzat. Indarra, estrategia, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kirola, Sailkatugabeak, Txirrindularitza | Etiketak , , , | Iruzkin 1

Ordain berdina emakume futbolariei

AEBen futbol selekzio emakumezkoenak auzitara jo zuen Munduko Kopa jokatu aurretik, AEBetan behintzat gizonezkoen ordain berdina eskatzeko. Munduko Kopa irabazita, are eta ozenago egin du eskaria, jarraitzaileen eta politikarien aurrean. Zenbakien egia Zenbait erakundek —goal.com, Forbes eta celebritynetworth.com— numeroak atera … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kirola | Etiketak , , , | Iruzkin 1

Ama-alabak Santxibiri lasterketan

Atzo Santxibiri lasterketa jokatu zen Elorrion, urtearen hondarrean antolatzen den 5 kilometrokoa. Jende ona etortzen da inguruetatik, baina Bego emaztea eta Miren alaba abiatu ziren patxadan, lasterketa euren martxan egiteko asmoz, “lasterketa popularrak” gogoan. Arientza baserriaren ondoko aldapan, hantxe zegoen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kirola | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Bengoetxea eta aurkarien pilota ustez biziegiak

Atzo final ederra ikusi genuen, emozioz betea, eta bertan Oinatz Bengoetxea nagusitu zen, jabato bat moduan borrokatuta. Merezitako txapela eraman zuen, eta partida amaitutakoan pozik egoteko motiboak zituen. Zorionak, beraz, txapeldun berriari. Hala ere, bada kontu bat gustatzen ez zaidana … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kirola | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Lasterkariek zergatik kentzen dute hanketako ilea?

Azken aldi honetan konturatu naiz gero eta gizon lasterkari gehiagok kentzen dutela hanketako ilea. Bego emazteari aipatu nionean, erantzun zidan aspaldi dabiltzala gizon eta mutil lasterkariak horrela, asko behintzat, bai. Berandu konturatu naizela. Interneten sartu naiz, jakin guran erabaki horren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kirola | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Lourdes Gabarain, lasterkari aitzindaria

Izan zen agerpen moduko bat. Sareko prentsa gainbegiratzen ari nintzela, El Confidencial agerkarian sartu, eta Lourdes Gabarain lasterkari tolosarraren gaineko artikulu bat ikusi nuen. Nire oroimenaren txoko ezkutu batean, banuen neska haren berri, baina ia erabat ahaztua nuen. Bai, nik 1979an, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kirola | Etiketak , , , , , , , | Utzi iruzkina

Berriro ere lasterketa batean

Orain zortzi urte egin nuen azken lasterketa. 11 km. izan ziren Arrasate eta Oñati artean, konpainia noblean eginak. Amaitutakoan, idatzi nuen hura izango zela nire azken lasterketa, baina berriro erori naiz tentaldian. Gaur eguerdian gertatu da, Santxibiri lasterketan, Elorrion bertan. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kirola | Etiketak , , , , , , , | Utzi iruzkina

Nire lehen partehartzea Behobia-Donostian

Aurten Behobia-Donostia lasterketa azaroaren 8an jokatuko da, nire urtebetetze egunean, eta, diotenez, lasterkariek hegoaizea izango dute. 1985ean, berriz, orain 30 urte, azaroaren 10ean izan zen, eta orduan eguraldia hotza eta euritsua izan genuen. Kanadatik etorri berriak ginen, eta erabaki genuen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kirola | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Illarraren itzulera

Ulertzen dut realzale gehienen poza Asier Illarramendi Realera itzuliko delako, eta ez naiz nor Asierren beraren erabakiak epaitzeko, baina, zer esango dizuet, pena apur bat eman dit albisteak, Realak eta Real Madrilek itxi dutela tratua eta Illarra “bere betiko etxera” … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kirola | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Eibar, lider

Lehen partida 1-3 irabazita, ezin hobeto ekin dio Eibar Futbol taldeak 2015-2016 denboraldiari, lehen jardunaldia jokatuta, bera baita liderra. Badakigu dezente sufritu beharko duela mailari eusteko. Baina, horregatik hain zuzen, une egokia izan daiteke bideo hau ikusteko, urte honen hasieran … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kirola | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina