Etiketaren artxiboa: susa

Miñan

Miñan liburuaren azal-hegalean dio: “Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da nobela hau”. Nik, ordea, ez dut uste liburu hau nobela bat denik, eta bai kronika, bertan kontatzen baitira Ibrahima Balderen ibilerak bere amak jakinarazi zionetik anaia txikiak alde egin zuela etxetik, Gineako herrixka batetik, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , | Iruzkin 1

Bi liburu interesgarri

Azken aldi honetan irakurri ditudan liburuen artean bi aipatu nahiko nituzke, oso onak iruditu zaizkidalako: Kontrako eztarritik. Uxue Alberdik emakume bertsolari askoren testigantzak eta hausnarketak jasotzen ditu liburu honetan, baina berau gogoeta orokorragoa da emakumeak zelako oztopoak aurkitzen dituen beren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Iazko hezurrak

Jaio zen une beretik, Irene Arrias indarkeriaren itzalpean bizi izan zen. Unai Elorriagak horixe azpimarratu nahi izan du Iazko hezurrak bere azken nobelaren lehen lerrotik: “Irene Arriasek ia zentimetro eta erdiko urratua egin zion amari jaio zenean, Algortan, 1971ko urtarrilaren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , , , , , , | Utzi iruzkina

Txaloak Susa argitaletxeari

Egun hauetan esperientzia bikoitza izan dut Susa argitaletxearekin, eta, bezero naizen aldetik, oso gustura geratu naiz zelan tratatu nauen. Dena hasi zen Su zelaiak nobela erosi nuenean. Zoritxarrez, arazo bat sortu zen nire txartelarekin. Amaieran, berriz, proposamen bat egin nion … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Su zelaiak

Formatu digitalean erosi bezain laster hasi nintzen irakurtzen Su zelaiak eleberria, Mikel Peruarenaren azkena. Eta gustura geratu naiz, nahiz eta, berau erosi nuenean, jakin ez justu-justu zelakoa izango zen. Erosi nuen gaia interesatzen zaidalako, Gerla Handia, fresko oraindik Eneko Bidegain … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , , | 4 iruzkin

Susa eta euskarazko liburu digitalak

Ostiral arratsaldean irakurri nion Hasier Etxeberriari pozik zegoela, postan mezu bat jaso zuelako Susa argitaletxearena, esanez bi euro irabazi zituela, ordu batzuk lehenago baten batek erosi baitzuen Mutuaren hitzak liburuaren ale digital bat Susa argitaletxearen Literatura dendan. Ni ere poztu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 6 iruzkin

Erositako lehen liburu digitalak euskaraz

Atzo iluntzean ezusteko ederra jaso nuen sarean. Mikel Lizarralde lagunak Sustatun atera zuenez, Susa argitaletxea hasiko da bere liburuak e-book formatuan eskaintzen, denak prezio berean eta DRM babesik barik. Jasotako dirua ere, modu berritzailean banatuko bide du. Albistea irakurri bezain … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 5 iruzkin

Azukre xehea gatz larria

Urte berriak ekarri dit Azukre xehea gatz larria irakurtzeko plazerra, Mikel Hernandez Abaituaren azken liburua. Bertan, Hernandez Abaituak kronika sentimental bat idatzi du, 1970etik aurrerakoa, eta bertan literatura, musika eta politika jorratzen ditu. Liburua oso ondo idatzita dago, erraz irakurtzen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina