Hilabetekako artxiboa: martxoa 2013

Kristalezko begi bat

Liburu harrigarria. Aspaldi euskaraz irakurri dudan onena. Sailkatzeko gaitza da, ez nuke-eta jakingo esaten eleberria den, autobiografia, saioa… baina hunkitu egin nau, eta harritu, gordina baita, baina baita poetikoa ere. Kristalezko begi bat liburu honetan bi gai dira nagusi: desamodioa … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Erantzuna 1

Berriro Kindle erabiltzen

Urtebete-edo egin dut Kindle irakurgailua erabili barik, bertan ez nuelako ondo ikusten. Begiak operatuta, gauzak aldatu egin dira, orain oso ondo irakurtzen dut-eta Kindle zaharrean. Horregatik, Benidormera etortzeko erabaki nuen tableta etxean utzi eta Kindle hartzea. Eta atzo, ordu dezente … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Erantzun

Zirkuak aurrera segitzen du

Twitter bidez iritsi nintzen atzo Garmin enpresaren bideo ikusgarri honetara. Bertan, mezua oso garbia da: teknologiak —Garminen teknologiak, zehatzago— hobeak egiten ditu txirrindulariak. Une batzuetan ematen zuen Matrix ikusten ari nintzela, gurpil gainean. Bi xehetasunek baina, gogorarazi didate txirrindularitzaren alde … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kirola | Etiketak , , , , , | 2 erantzun

10 emakume-izen Arrasateko kaleetarako

Herenegun harri eta zur geratu nintzen irakurri nuenean Arrasaten, nire jaioterrian, 146 kaletatik, batek bakarrik daramala emakume baten izena, eta hori oraintxe bertan onartu delako. Lotsatu egiten naiz orain arte konturatu ere egin ez garelako, eta eskerrak ematen dizkiot Intxorta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Feminismoa | Etiketak , , , , | 2 erantzun

Testu bidezko mezua hizketa da, atzamarrez egina

John McWhorter Columbia Unibertsitateko Hizkuntzalaritza irakasleak ohartarazi digu TED2013 hitzaldi interesgarri batean oker gabiltzala pentsatzen badugu testu bidezko mezuak idazketa direla: “Testu bidezko mezua ez da hizkuntza idatzia”, esan zuen, “askoz ere hurbilago dago oso aspalditik izan dugun hizkuntzatik: hizkuntza … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak hizkuntza | Etiketak , , , , , , , | 11 erantzun