Hilabetekako artxiboa: iraila 2009

Baroja revisited

Joan den astean Pio Barojaren liburu bat irakurri nuen, Zalakain abenturazalea, euskaraz, eta izugarri ondo pasatu nuen. Aurretik irakurriak nituen Barojaren zenbait liburu —El árbol de la ciencia, El cura de Monleón eta Las inquietudes de Shanti Andia, azken hau … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 4 iruzkin

Amateurra eta profesionala

Joan den asteazkenean argazkilari eta kameralari asko etorri ziren HUHEZI fakultatera, bereziki lehendakaria bertara etorri zelako Mondragon Unibertsitatearen ikasturte hasierako ekitaldira. Gehienak, bistan da, profesionalak ziren, eta kamera oso sofistikatuak ekarri zituzten. Beste batzuk, berriz, etxean ibiltzeko moduko kamera txikiekin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 4 iruzkin

Disney estiloa albistegietan

“Disneyk habia egin du gure baratzean”. Horrela amaitu zuen Oier Araolazak artikulu interesgarri bat, non aztertzen baitzuen zelan azken urteotan bigundu ditugun folklorearen eta jaien zenbait adierazpen. Gauza bera esan daiteke telebistako albistegien gainean. Begiratu, bestela, lau aurkezle hauei. Laurek … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Iruzkin 1

Mondragon, enpresa miretsienen artean

Noiz edo behin, gutxitan egia esan, iritzi baikorrak iristen zaizkigu kanpotik gure erakunde edo enpresen gainean. Oraingoan, Harvard Business aldizkariak Mondragon taldea aipatu du enpresa miretsienen artean, bere komunitate zentzu handiagatik. Hauxe dio aldizkariak: Gehien miresten ditugun enpresetariko batzuek –Toyota, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1

Ekitaldi baten ondokoak

Atzo ekitaldi handia izan genuen HUHEZIn, Mondragon Unibertsitateak ikasturte hasiera egin baitzuen bertan, lehenbiziko aldiz gurean. Hainbat ondorio atera nituen ekitalditik: Arraro egiten da, oso, ikasleek sartzerik ez izatea horrelako ekitaldi batean, batez ere fakultatean bertan egiten bada. HUHEZIko klaustroa … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Umezain ibili nintzenekoa

Ingelesa ikastera joan ginen Ipar Ameriketara Bego eta biok, 1981ean izan zen hori, baina lana ere egin behar izan genuen han bizi ahal izateko, zeren joan urtebeterako joan ginen, baina azkenean ia bost urte geroago itzuli ginen etxera. Horietatik hiru … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Londres kartoizkoa da

Irakurri berri dut Unai Elorriaga idazlearen azken eleberria, Londres kartoizkoa da. Egia esan, nahasita samar utzi nau. Ondo hasi nintzen berau irakurtzen, hari nagusiari jarraika: Arratsaldero igotzen da Phineas, bere lagunekin, hamazazpigarren teilatura, handik bakarrik ikusten baitira herriko bi sarrerak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 6 iruzkin

Leonard Cohen

XX. mendean izan nuen Leonard Cohen abeslariaren berri lehendabizi, 70. hamarraldian, Begoña arreba Irlandatik itzuli zenean. Zinta bat ekarri zigun, zuri-beltzean, Songs of Love and Hate, gerora klasiko bihurtu zena gure etxean, behin eta berriro entzuten baikenuen. Harrezkero, Leonard Cohen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Gero baino harago

Gero irakurtzea ez da erraza. Noiz edo behin, aurkitzen dut pasarte interesgarriren bat bertan, baina dotrinak berehala gogaitzen nau, liburuari sermoi usaina baitario ia lerro guztietan. Hori dela-eta, sekula ez dut osorik irakurri Axularren lan gorena. Ezin izan dut. Horren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

The Twitter Book

Vancouverren geundela erosi nuen liburu hau, The Twitter Book, eta hegazkinean irakurri nuen —ez harritu, Vancouvertik Bartzelonarako bidaiak ia hamaika ordu irauten baitu—, interes handiz irakurri ere. Zalantza barik, hauxe da Twitter-en gainean orain artean aurkitu dudan libururik onena. Gida … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina