Hilabetekako artxiboa: abuztua 2010

Bilbon, Aste Nagusian

Atzo arratsaldean, autobusa hartu eta Bilbora egin genuen, Elorrioko zenbait lagunekin. Atseden tabernan afaldu, su festak ikusi, trago bat jo, eta etxera, Gau txori autobus zerbitzua hartuta. Ondo ibili ginen.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Karmele Igartua, agur

Abuztuaren 20a ezkero, izar errari bat ikus daiteke zeruan. Etorrian joan da, enara beltzen antzera. Karmele Igartua da, poeta aretxabaletarra. Igandea arte, ez nekien nor zen Karmele Igartua, baina irakurri nuenean Berrian haren heriotzaren berri, jakin-mina piztu zitzaidan: nor ote … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Hitz jasoak, kaka esplikatzeko

Egun hauetan harrituta ikusi dut zelako ahalegina egiten ari den Euskal Telebista, zezenketak hizkuntza jasoan aurkezteko, berauek arte sublimearen aparra balira bezala. Donostiako zezenketez ari zela, kazetariak artea, nobletasuna, dotorezia eta antzeko berbak esaten zituen bitartean, ikusleok ikusten genuen zelan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 6 iruzkin

Darwin bidaiaria

Beste liburu bat irakurri dut, Darwin bidaiaria, hau ere oso ona, kontuan izanda bederatzi eta hamabi urte bitarteko neska-mutilentzako bilduma batean datorrela, Nor da? izenekoa, Txertoa argitaletxean. Liburuak oso ondo azaltzen du nor izan zen Charles Darwin eta zeintzuk izan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Esther Tusquets, dama prestua

Bi egunez, irakurri baino ez dut egin, ezin gusturago. Confesiones de una vieja dama indigna irakurri dut, Esther Tusquets argitaratzaile katalanak idatzitako autobiografiaren bigarren zatia. Seguru asko, berau izango da aurten irakurritako liburuetan gusturen leitu dudana. Urtebete inguru izango da … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Hezur-muin emailearekin bazkaltzen

Zazpi urte bete direla-eta hezur-muin transplantea egin zidatela, atzo Zumaian izan ginen bazkaltzen, Bedua erretegian, Fatima arrebarekin —orduan bera izan baitzen emailea— eta Mikelekin. Bigarren aldia zen hara gindoazela, eta lehenbizikoan bezala, ederto jan genuen: tomatea, piperrak, bixigua eta postrea. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Lanzaroten, oporretan

Astebe honetan Bego emaztea eta biok Lanzaroten izan gara, Playa Blanca inguruan ostatu hartuta, Hesperia Playa Dorada hotelean. Aste ederra izan da. Eguraldi paregabea, garbia eta ez oso beroa. Inguruak ere politak, garbiak eta ondo zainduak. Bertan ginela, errutina nagia … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina