Hilabetekako artxiboa: iraila 2014

Amazonen erantzun biribila

Hil honen hasieran, lagun batek eskatu zigun ea erosiko genizkion Amazonen Neptune izeneko musika jogailuak, musika urpean entzutekoak. Bere emaztearentzat nahi zuen aparailua, laster urteak egingo zituen-eta. Dena amaitutakoan, berak itzuliko zigun guk aurreratua. Erosi genuen aparailua, eta handik bi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Teknologia | Etiketak , , , , | Iruzkin 1

Mahats-batzea Esteñibar baserrian (2014)

Joan den larunbatean, hilak 27, mahatsa batu genuen Esteñibar baserrian, Elorrion, Bizkaiko ekialdean. Jende asko elkartu ginen mahatsa batzeko, berrogeitik gora bai, eta primerako eguraldia izan genuen: lehen orduan fresko, eta goiz erditik aurrera, eguzki betean. Giroa ere ederra izan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Familia | Etiketak , , , , , , , , | Utzi iruzkina

Lehengusu-lehengusinekin

Joan den larunbatean bazkaria izan genuen familian. Urtero legez, Aranzabal familiako lehengusu-lehengusinak elkartu ginen, familiaren jatorria Angiozarren duena, Aguleta baserrian. Bazkaria Elorrion izan zen, Katxarro jatetxean.

Kategoriak Familia | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Nire lehen soldata

Hamabost urte nituen, eta, etxera diru apur bat eramate aldera, udan lanean hasi nintzen Amat izeneko kooperatiban, Mondragoen, justu gaur egungo Garaia Berrikuntza gunearen parez pare, errepidearen bestaldean. Uda hartan, 1968koa oker ez banabil, hiruzpalau ikasle hasi ginen lanean kooperatiba … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Familia | Etiketak , , , , , , , , | Utzi iruzkina

Diada eguna ere bazen

Eguerdian gertatu da. Irakurtzen ari nintzen Diada egunari buruzko artikulu bat, eta telefonoak jo du. Bego izan da, emaztea. Ea dakidan gaur zer egun den. Ideiarik ere ez. Orain hamabi urte baino hobeto zauden seinale. Eta orduan konturatu naiz. Gaur … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Minbizia | Etiketak , , , , | Iruzkin 1

Watergate, berriro

Aspaldi ikusi nuen All the President’s Men filma, 24 urte nituela. Orduan gustura geratu nintzen, baina abuztuan berriro ikusi dut, filmaren azpitituluak euskaratu bitartean, eta orain gehiago gozatu dut: a zelako pelikula puska! Filmak zein ondo ispilatzen duen Woodward eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Azpitituluak | Etiketak , , , , , | 2 iruzkin