Hilabetekako artxiboa: ekaina 2010

Zorionak, Ramon!

Joan den igandea ezkero, banekien “Gau magikoak Munibeko plazan” ikuskizun polita izango zela, baina errealitateak gainditu egin zuen nire aurreikuspena. Giro berezia sortu zen Munibe plazan: gaua, argiak, musika, koreografia, dantzarien jantziak, margolanak, jendea… Ramon Aranzabal ausartu egin zen ikuskizuna … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Gonbidatuta zaudete Munibe plazara

Gaur 22:30ean nire anaia Ramonek (ezkerrean, Andoni Etxebarriarekin batera) aurkeztuko du “Gau magikoak Munibeko plazan”, ikuskizuna. Bi urtean gogor egin du lan hau prestatzen, baina dagoeneko dena du gertu: babesleak hitzartuta, margolanak eginda eta eskegita —bat izan ezik, hori larunbatean … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

San Joan sua, Esteñibarren

Atzo iluntzean Esteñibar baserrian izan ginen –Gazeta auzoan, Elorrion–, azken hamabost urteotan bezala, hantxe igaro genuen-eta San Joan bezpera. Betiko moduan, Mikel Irizarrek prestatu eta gobernatu zuen sua, baina atzokoan sekula baino ume gehiago izan genituen inguruan, eta horrek are … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Telebistako berriak, lau minutuan

RTVEk ondo aprobetxatzen du sarean lehenago pantailarako egindako lana. Ikusi, bestela, zer egiten duen “El Telediario en cuatro minutos” atalean. Hartzen du, oso-osorik, albistegiaren sarrera, lau minutukoa, eta, dagoenetan, sareratzen du bere webgunean, telebistakoa eman eta gutxira. Hala ere, nire … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Munilla vs. Arregi

Calvino XVI. mendeko Suitzan Castelliorekin nola, halaxe jokatazen ari da XXI. mende hasiera honetan Jose Ignacio Munilla Gipuzkoako gotzaina Joxe Arregi teologoarekin: isilarazi nahi du edo, bestela, Hego Ameriketara bidali. Hala ere, Castellio bere garaian bezala, Joxe Arregi ausartu egin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 iruzkin

Zelan sustatu arte ekitaldi bat sarean

Aurreko batean adimen mapa hau eraman nuen ikasgelara, eta 1. mailako ikasleei erakutsi nien, Komunikaziokoei, ikus zezaten adibide bat, zelakoa izan daitekeen Community manager baten lana. Bertan erakusten da zelako estrategia antolatu dugun Ramon Aranzabal pintorearen ekitaldi bat, “Gau magikoak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

Egunkariak, agerian

Aspaldiko partez, asteburu honetan Donostian izan gara. Larunbat goizean Bretxara hurbildu nintzen, alde zaharrean, eta bertako plazako eraikin berrian geratu, egunkariei begira. Gustatzen zait zelan erakusten dituzten eguneko egunkarien azalak: begi-bistan eta irakurtzeko moduan. Zeren, zenbait saltokitan, askotan, oraindik ere … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Martin Barker gurean

Joan den astean Komunikazioko irakasleok aukera izan genuen goi mailako ikertzaile baten lanaz gozatzeko Mondragon Unibertsitatean, hiru egunez gurekin izan baikenuen Martin Barker, Zine eta Telebista Ikasketetako irakaslea Aberystwyth-eko Unibertsitatean, Galesen. Hiru egunez, Martin Barker-ek erakutsi zigun zelakoa den irakasteko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Aurpegiz aurpegi

Sam Mendes antzerki eta zine zuzendariak (American Beauty, Road to perdition, Revolutionary road…) iragarki ederra egin dio Apple enpresari, azaltzeko iPhone 4 telefono berriaren “Face time” ezaugarria, alegia, bideokonferentzia egiteko ahalmena, telefonoa erabilita. Iragarki ederra, baina… Iragarkiak ez du esaten … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Komunikazio-glosategia, lo

Joan den ostiralean Mondragoen izan nintzen, unibertsitateak antolatutako jardunaldi batean, IKTak eta Hezkuntza, eta bertan Komunikazio-glosategia izan nuen mintzagai. Azaldu nuen zelan sortu zen, zelan zabaldu, eta zelan hasi ginen bertan edukiak sortzen…, harik eta nekatu ginen arte. Gaur egun … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina