Hilabetekako artxiboa: otsaila 2008

Adobe AIR: aplikazioak on line eta off line

Adobek orain dela gutxi atera du Adobe AIR behin betiko bertsioan. Software horrekin, garatzaileek hainbat erreminta sortuko dituzte, posible egingo dutenak hainbat aplikazio on line eta off line erabiltzea. Alegia, Interneten konektatuta edo konektatu barik egonda. Horrek aldaketa handiak ekar … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Finetune, irrati bat noranahikoa

Bart gauean aurkitu dut irrati hau, eta iruditzen zait zeresan handia emango duela. Finetune deritzo, eta denetik du: berez da sareko aplikazio bat, iTunes ere uztartzen du, Facebook eta Wii bezalako tokietan jo daiteke, eta, jakina Finetune AIR aplikazioa du, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Zelan iraun ezagutzaren gizartean

Aurrekoan Daniel Innerarity filosofoa izan zen HUHEZIn, eta bertan hitzaldi bat eman zuen: Zelan iraun ezagutzaren gizartean. Izugarri gustatu zitzaidan Innerarity, bere hitz egiteko modua, umorez zipriztindua, umiltasuna eta argitasuna. Uste dut han izan ginen gehienok gustura irten ginela hitzalditik. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 iruzkin

8. probintzia, 23. saioa

Horra “8. probintzia“ irratsaioaren 23. saioa. 2008ko otsailaren 24an egin dugu Euskadi Irratian, Amarauna saioan. EdukiakSaio honetan, honako gai hauek jorratu ditugu: Euskal blogarien erantzuna 5 urte bete direnean Egunkaria itxi zela. Elkarrizketa Josu Mendikuteri. Zertaz hitz egin den euskal … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 iruzkin

Miren, Xalbador ikastegira

Egun hauetan Miren alaba Iparraldean dabilkigu, Xalbador ikastegian, Kanbon. Hiru eguneko egonaldia egiten ari dira han Elorrioko Institutuko neskak, lehen urtekoak. Eskola orduetatik kanpo, gure seme-alabak hangoen etxeetan bizi izango dira. Trukean, apirilean, hango neska-mutikoak etorriko dira Elorriora, eta berdin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 3 iruzkin

Egunkaria 5 urte itxita

Bart gauean kode puska bat itsatsi nuen Faroan, gaur hemen sartzen denak ikus dezan goiko mezu hau, baina nik neuk ikusi ez dudanez —beharbada ez ditut gauzak ondo egin—, erabaki dut kartelaren argazkia hona ekartzea. Eta horrekin batera, nire elkartasunik … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 4 iruzkin

Imprimatur digitala

Imprimatur hitza latinetik dator, eta inprimatzeko baimena esan nahi du. Eliza Katolikoak emandako baimen ofiziala izaten zen, liburu bat edo aldizkari bat argitaratu aurretik, zentsuratzaileak ondo ziurtatuta dokumentuak ez zuela errakuntzarik edo ezer kaltegarririk fedearentzat. Modu bat zen, jakina, adierazpen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

8. probintzia, 22. saioa

Horra “8. probintzia“ irratsaioaren 22. saioa. 2008ko otsailaren 17an egin dugu Euskadi Irratian, Amarauna saioan. EdukiakSaio honetan, honako gai hauek jorratu ditugu: Unibertsitatea.net-en zerbitzu berriak. Zertaz hitz egin den euskal blogosferan. Bi blog aipagarri: Gu ta gutarrak eta Hitz egiteko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Obama eta Clinton, bi aurpegi

Bistan da Hillary Clinton eta Barak Obama hautagaiek arreta handia piztu dutela nonahi, baina begi bistakoa da, halaber, bakoitzak oso gauza desberdinak iradokitzen dituela. Orain urtebete ia, iragan martxoan, Phil de Vellis gazteak bideo bat sortu zuen, Hillary 1984, eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1

Kontrola gaindituta

Atzo Galdakaon izan nintzen, ospitalean, eta han ikusi nuen Jesus Ojanguren medikua. Odol analisiak egin eta ondo miatuta, esan zidan oso ondo nagoela, sei hilabete barru joateko berriro ere. Bitartean, segitzen dut Prednisona kortikoidea jaisten, poliki-poliki.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 6 iruzkin