Kategoriaren artxiboa: Zientzia

Erreportajea Irulegiko eskuaz

Oraindik ez gara joan Irulegira, bertan ikustera iaz zorioneko egin gintuen esku hura eta berau agertu zen herriska. Urtebete pasatu da zorioneko eskua agertu zenetik, baina gu, kieto. Hala ere, larunbatean Teknopolis saioak, zeinak laster 25 urte beteko dituen, erreportaje bikaina eskaini zigun Aranzadi Zientzia … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Zientzia | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

Zientzialari burua, sintoma gisa

Covid-19 pandemia honetan, munduko estatu gehienek zientzialari buru bat dute, koordinatzeko birusaren kontrako borroka eta esplikatzeko herritarrei hartu beharreko neurriak. Pertsona horrekin batera zientzialari talde bat egoten da, egoera aztertzen, proiekzioak egiten eta estrategiak antolatzen, gero gobernuek, ondo irudituz gero, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Zientzia | Etiketak , , , , , | 4 iruzkin

Cruz Gallastegi revisited

Laboratorium Museoak antolatuta, atzo ehun bat lagun elkartu ginen Irizar jauregian, Bergaran, Cruz Gallastegi zenari buruz entzutera, entzule baten hitzetan, “Bergarako ezezagun handia”. Hizlaria Cesar Fernandez-Quintanilla Gallastegi izan zen, Cruz Gallastegiren biloba, eta Biologian eta Landareen Genetikan espezializatua. Irizar jauregiko hirugarren solairua bete … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Zientzia | Etiketak , | Utzi iruzkina

Stephen Hawking-en liburu bikaina

Hauxe da aspaldi honetan irakurri dudan zientzia-libururik onena. Stephen Hawkingzientzialari hil berriaren azkena, Brief Answers to the Big Questions (Erantzun laburrak galdera handiei). Erraz irakurri dut, liburua oso modu argian idatzita baitago, nahiz eta bertan jorratzen diren gaiak ez izan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Zientzia | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Klitoris baten 3D modeloak sexu-iraultza ekar lezake

Ikusita Frantziako ikasgela askotan ez dela ganoraz hitz egiten klitorisari buruz sexu-heziketaren barruan, Odile Fillod ikerlariak asmatu du modu bat errazteko azalpen horiek jendeari, izan irakasleak, izan pedagogoak, izan sexu-adituak. Asmatu du klitoris baten 3D modeloa, berezko tamainakoa, eta inprima … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Zientzia | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

Lezetxiki, 20 urte geroago

Aurten hogei urte bete dira, Alvaro Arrizabalaga irakaslea buru, Aranzadi Zientzia elkartea hasi zela Mondragoen Lezetxikiko koba modu sistematikoan aztertzen, udako oporrak aprobetxatuta. Hogei urte hauetako indusketek segida eman diete 1956 eta 1968 urte artean Jose Migel Barandiaranek Lezetxikin bertan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Zientzia | Etiketak , , , , , | Iruzkin 1

Albaolan, bigarrenez

Atzo arratsaldean lagun talde bat Pasaia San Pedron elkartu ginen, bertan hitzordua genuen-eta, ikusteko zelan doan Albaola proiektua, eta, zehatzago, zelan hazten ari den San Juan galeoiaren erreplika, zeina 1563an hondoratu baitzen Labradorren, Kanadan, Red Bayko ur hotzetan. Bederatzi hilabete … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Zientzia | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Hubble teleskopioak, 25 urte

Joan den ostiralean 25 urte bete ziren NASA eta ESA erakundeek Hubble teleskopioa bidali zutela espaziora. Hori dela-eta, NASAk ordu erdiko dokumental bat egin du, hau, jakingarri bezain ikusgarria. Hubble teleskopioaren hastapenak ez ziren onak izan, lentean zuen akats bat … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Zientzia | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

San Tomas, zientzialarien patroia?

The Unbelievers dokumentala ikusi nuenean, arreta eman zidan Richard Dawkins biologoak eta Lawrence Krauss fisikariaren arteko elkarrizketa batek Royal Society izeneko museoan, Londresen. Bertan, zirela, Kraussek aitortu zion bere lagunari San Andres omen dela Royal Society delakoaren patroia. Eta Dawkinsek … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Zientzia | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina