Hilabetekako artxiboa: martxoa 2011

Firefox 3.6 eta 4 artean

Atzo Firefox 4.0 instalatu nuen laneko ordenagailuan, PC batean, eta Google Chrome-ren antza hartu nion. Etxean ere saiatu nintzen Firefox 4.0 instalatzen, baina nire Macintosh PowerBook G4 motakoa da, ez dauka Intel txipa, eta ezin izan nuen Firefoxen azken bertsioa … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 6 iruzkin

Erroma bisitatzen

Martxoaren 23tik 27a arte, Erroman izan gara, Italiako hiriburua bisitatzen. Pozik itzuli gara, primerako eguraldia izan baitugu, jan ere, ederto, eta Erroma benetan gustatu zaigulako. Eragozpen bat aipatu behar izanez gero, Wi-firik eza izan da: hotelean ez zeukaten, eta leku … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

MUniversitas aldizkariaz

MUniversitas aldizkariak bost urte bete dituela-eta, MUtelebistak erreportaje bat eskaini dio Mondragon Unibertsitatearen paperezko organoari, hementxe ikusgai. Zorionez, parte zuzena izan dut unibertsitatearen komunikazioak dituen hiru zutoinetan: aldizkaria (MUniversitas), webgunea eta Interneteko telebista (MUtelebista). Atzera begira, gogoan dut hiruretatik bat … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Atauri gurean

Atzo Joxe Felix Diaz de Tuesta argazkilaria izan zen Mondragon Unibertsitatean, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Bertara gonbidatu genuen Web 2.0 ikasgaira, azal ziezaien Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleei berak zelan erabiltzen duen Flickr. Joxefek “Atauri” ezizena erabiltzen du Flickr-en, eta, hain … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Kindle irakurgailuaren alde ilunak

Kindle 3.0 irakurgailua erabili ahala, konturatzen ari naiz badituela alde ilunak, hasieran harrapatzen ez nituenak, eta berauek zerikusia dute Amazon enpresaren negozio modeloarekin, berak sortu baitzuen Kindle. Hona hemen hiru, Kindle aplikazioari buruzkoak, zeinaren bidez irakurgailuan dauden liburuak irakur baitaitezke … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Papillon errodatzen, estra moduan

Aste honetan hainbat jendek galdetu dit ea egia den Papillon filman parte hartu ote nuen. Azkena, Juan Luis Azkarate lagunak. Hauxe erantzun nion, atzo bertan: Ez da txistea, Juan Luis. Garai hartan Donostian ikasten ari ginen, EUTGn, eta, halako batean, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Eskoriatzan, paseatzen

Joan den astean hasi ginen, Goio Arana lankideak gonbidatuta, bazkal ostean pasetzen Eskoriatzan zehar, berriro lanean hasi aurretik. Ostera horietan leku ikusgarriak begiztatzen ari gara, Luis Ezeiza eskolako horma hori, esate baterako. Argazki hau telefonoarekin hartu nuen. Bertan, Goio Arana … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Beira adimenduna

Honako hau bideo komertziala da, enpresa batek sortua bere produktuak iragartzeko, beira adimenduna batez ere. Nolanahi den, marketin usaina alde batera utzita, bideoak erakusten digu zein izan daitekeen gure etxeen eta inguruen bilakaera etorkizun hurbilean, batik bat Mendebalean. Horietako zenbait … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 2 iruzkin

Sintrom-ekin burrukan

Aurreko bi asteetan pare bat aldiz ahaztu nuen Sintrom hartzea, botika bat odolaren koagulazio maila arintzeko. Huts larri samarra, antza. Are eta larriagoa, astelehenean ahaztu egin bainuen erizainari horren berri ematea. Ondorioz, igo egin didate Sintrom kopurua datozen bi asteetarako, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Oraindik erosi ez euskarazko liburu digitalik

Larunbatean La Vanguardia egunkarian irakurri nuen Lorenzo Silva idazle espainiarrak komentzitu duela Destino argitaletxea, kalera ditzan bere liburu guztiak (21), gehi bi narrazio argitaragabeak, formatu digitalean, denak 3,99 eta 5,99 euroan, eta DRM barik, hau da, kontrol antikopiarik gabe. Poztu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 5 iruzkin