Hilabetekako artxiboa: abendua 2009

Urteko gailurra, Vancouver

Gezurra dirudi, 365 egun joan dira urtea hasi zenetik, eta dagoeneko zahartu egin zaigu. Badoa. Zerbait gogoratu beharko banu 2009 zahar honetatik, zalantza barik izango litzateke udan Vancouverren igaro genuen denbora. Hogeita sei urte ziren Vanouver utzi genuenetik. Orduan bi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Far Westeko Euskal Herria

Liburu bikaina da Far Westeko Euskal Herria. Irakurri berri dut, eta izugarri gustatu zait. Asun Garikanok idatzi du, Pamiela argitaletxean, eta jakin nahi baduzue zelakoa izan zen euskaldunen emigrazioa AEBetara, bertako Mendebaldera batez ere, hauxe duzue liburua. Ondo dokumentatuta dago, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Gabon gaueko afaria

Patxadan igaro genuen Gabon afaria, eta are patxada handiagoan Eguberri eguna. Afaria gurean egin genuen. Bertan elkartu ginen Aitor koinatua, Idoia koinata, Jon iloba, Zanna iloba, beronen laguna Catia eta gu hirurok. Ordu txikietan, berriz, auzoen bisita izan genuen, Begoña, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Aurten, Gabonetako arbolarik ez gurean

Aurten eten egin dugu hogeita bost urteko tradizioa gurean. Gabonetan ez dugu arbolarik ipiniko. Horren ordez, mahai bat jarri dugu balkoi ondoan, eta berorren gainean Olentzero, zenbait apaingarriz lagunduta. Erabat minimalista. Begok atondu du, eta besteok pozik aldaketarekin. Alde batera … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 iruzkin

Bilbon, Egunkariaren alde

Orain zazpi urte ezin izan nintzen joan Donostiara, artean ohean nengoen-eta, kimioaren ondorioak pairatzen. Atzo, berriz, Bilbon izan nintzen, ondo jantzita, hori bai: lau elastiko termiko, jertse lodi bat eta anorak potoloa, txanoa eta eskularruak. Lineako autobusa hartu genuen hara … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 4 iruzkin

Nire lankideak

Argazki honi begira nagoela —kanpoan elurra ari du, barruan Nabucco entzuten da, Verdirena—, pentsatu dut zelako lankide onak ditudan: langileak, amoltsuak, esker onekoak, dedikatuak, solidarioak, beti laguntzeko prest… Euren ondoan ondo sentitzen naiz, etxean beti. Hirugarrena ez dakit nor den, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Epaiketa lotsagarria

Ausartu ziren Euskaldunon Egunkaria ixtera, eta, zazpi urte geroago, ausartu dira Egunkariako bost lagun akusatuen aulkietan jezarraraztera, Auzitegi Nazionalean. Lotsabakoak! Antolatu nahi ditut neure ideiak auzi honen inguruan, baina oso zaila egiten zait: hitz eta adjektibo potoloak datozkit bor-borka etengabe, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Itsasoen itsasoa eta Tomas Ondarra

Joan den ostiralean Bilbon izan ginen Bego eta biok, gure lagun batek, Tomas Ondarrak, margo erakusketa bat inauguratu baitzuen BBK Kultur Gelan, Elkano kalean. Erakusketa ederra egin du Tomasek, itsasoa gai hartuta. Zehazkiago esanda, itsasoa, olatuak, aparra, ura, haizea… Sartu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Post-Nothing: 2009ko 16. diskorik onena

SPIN aldizkariak argitaratu berri duenez, Japandroids taldearen lehen diskoa, Post-Nothing, izan da 2009ko 16. diskorik onena. Aldizkariak sailkatu ditu urteko 40 diskorik onenak, eta Vancouverko mutilek aise gainditu dituzte U2, Lily Allen, Wilco, the Flaming Lips eta beste talde ezagun … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Aldizkarien errebolta

Gaur egun Kindle irakurgailu digitalean erositako aldizkari bat ezin da Sony Reader edo beste irakurgailuetan irakurri, Amazonek formatu itxi bat darabilelako bere irakurgailuan. Zenbait argitaletxe ez daude bat ere pozik politika horrekin —bestalde, gaur egun Amazonek saldutako aldizkari digitalen %30 … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina