Hilabetekako artxiboa: iraila 2010

Kno, testuliburu elektronikoak

Kno Video “New” from David Straus on Vimeo. Harrituta geratu naiz bideo hau ikusita, bertan Kno enpresa berriaren arbel digitala agertzen baita, testuliburu elektronikoak kudeatzeko. Aparailu honek aukera emango die erabiltzaileei marraztu, oharrak hartu, testua nabarmendu eta elkarlanean aritzeko beste … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Ilunpe zentzubakoak Elorrion

Elorrioko Udala ez da asmatzen ari kaleko argiekin. Zenbait ingurutan (industrialdea, Eroski supermerkatuaren aurrealdea, Ibaiondo kaleko parkea, Kurutziaga…) gehiegizko argi artifiziala jarri du, argi-kutsaduraren adibide garbiak izateraino. Kaleargien erdiarekin ederto argiztatuta leudeke leku horiek. Orain baina, sistema bat asmatu du … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Non dago Julen Gabiria?

Atzoko egunez, konpainia on batean, euskaldunik baitzen ez zen lekuan nengoela, fakultateko jantokian, ekarri zuen solasak Julen Gabiria aspaldikoaren izena. “Non dabil Julen Gabiria?”, galdetu zuen batek. Inork ez zuen asmatu erantzuten. Hiruk aipatu genuen zer gustura irakurri genuen haren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 6 iruzkin

Errol Flynn

Gure mutiko garaian Errol Flynn zen, gizonen artean, izarrik distiratsuenetako bat Hollywooden. Gaixorik nengoela, Hola aldizkariaren orrietan gogoratzen dut, garaiko izarrez inguratuta. Halako batean, berriz, hil egin zen, nola urte batzuk geroago desagertuko zen bere semea Sean Flynn, berau gerrako … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Telefono aurreratuak

Aspaldi nenbilen —beste askok bezala, seguruenik— zelan esan smartphone hitza euskaraz. Erabili dut, bai, “telefono adimenduna”, baina sekula ez naiz geratu erabat konforme, ez dakit zergatik, beharbada naturaltasuna falta zaiolako. Atzo arte. Elkar argitaletxearen aldizkari bat eraman nuen etxera, eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 3 iruzkin

Inplantea egiten

Joan den asteazkenean inplante pare bat egin zidaten ahoan. Beldurrez joan nintzen dentistarenera, transplantearen ostean ahoa oso sentibera baitut, baina kriskitinak baino pozikago irten nintzen handik, dena primeran joan zelako. Biharamunean lanera joan nintzen, normal, inolako traba barik. Harrezkero miretsita … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Viviane Reding, chapeau

Enough is enough! esan zion atzo ozen eta haserre Viviane Reding Europako Batasuneko Justizia komisarioak Frantziako gobernuari, nahikoa da!, eskandalu hutsa baita Nicolas Sarkozy eta bere gobernua egiten ari direna Errumaniako ijitoekin. Berauek kanporatuta, Frantziak urratu egin du EBko herritarrok … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Susmo txarra

Jose Luis Korta haserre dago Kontxako estropada galdu duelako, eta orain susmoa zabaltzen ari da, esanez Urdaibaik dopinari zor diola garaipena. Bitxia da, zeren aspaldi honetan horixe bera pentsatu izan dut nik Kortak berak gidatu dituen taldeen gainean (eta ez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 4 iruzkin

Erasmus ikasleekin, Bilbon

Aurten ere iritsi dira Erasmus ikasleak fakultatera, 12 ikasle 4 herrialdetakoak: Herbereheak (7), Belgika (2), Estonia (2) eta Finlandia (1). Gehienak, zortzi, Hezkuntzakoak dira; gainerako laurak, Komunikaziokoak. Denak ere, oso jatorrak eta argiak. Komunikazioko ikasleen tutore naizenez, joan den ostiralean … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Gautxorien bilkura

Amaitu dira Elorrioko jaiak, nahiz eta gaur izan azken eguna. Eta parranda handi guztien ostean legez, gaur goizean ere azken gautxoriak Txantxibiri kalean elkartu dira, Xara tabernaren atarian, azken tragoa hartzera. Bilkura zaratatsua izaten da, ia denak bapo eginda eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina