Hilabetekako artxiboa: abendua 2006

Zortzi unibertso, zortzi idazle

Opor hauetan Ana Urkiza idazlearen azken liburua irakurri dut, Zortzi unibertso, zortzi idazle. Irakurraldi atsegina izan da niretzat, zortzi idazleek eskaini didate-eta gauza interesgarri askoak. Zortziak emakumeak dira, baina ez dute antz handirik batak bestearekin. Zortzi emakume argi eta zintzo … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Araia, argazkilari bikaina

Ustekabean, itsasargi bat ikusi nuen Flickr-en, Portugaletekoa. Ederra. Saltseatzen hasi nintzen Araia izeneko argazkilariaren argazkietan, bera baita argazki horren egilea, eta aurkitu nuen beste hau, Urdaibaikoa. Segi, eta urtea zoriontzekoa. Ikusgarriak. Ahal baduzue, zuek ere kuskuseatu argazkietan, ez zarete damutuko-eta. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 iruzkin

Lehen irratsaioa, orain 100 urte

Gabon gauean izan zen, 1906an. Reginald Aubrey Fessenden asmatzaile kanadarrak irratiaren historiako lehen irratsaioa egin zuen Brant Rock herriskatik, AEBetan, Boston hiritik 50 kilometrora. Gaueko 21:00etan, Fessenden-ek hitzalditxo bat egin zuen, eta ondoren Handelen Largo musika saioa eskaini, Edisonen fonografoan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1

Luistxo Fernandez

Atzo Luistxo Fernandez izan genuen HUHEZIn, Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Beste blog batean idatzi dut hark esandakoaren gainean. Hona, berriz, ekarriko dut ikasleei esan nizkien hitzak Luistxo aurkezteko. LuistxoEibarren jaio zen orain 40 urte eta Donostian bizi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Wordie

“Flickr bezalakoa, baina argazkirik gabe”. Horrela dio Wordie aplikazioaren  leloak. Wordiek uzten dizu hitz zerrendak egiten: zerrenda praktikoak, hitz maitagarriak, hitz gorrotagarriak, edozer. Arakatu eta ikusi nork idatzi dituen zure berba berdinak, erantsi aipamenak eta iruzkinak, eta eztabaidatu. Eta begiratu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Aupa Barriola!

Bai, ni Abel Barriolaren alde nengoen atzo lau t’erdiko finalean. Aurten txapelketa izugarria egin du, bi urtez gorriak ikusita, eskuetako mina tarteko. Abelek baina, gainditu egin ditu oztopoak oro eta finalera iritsi da, nor eta Aimar Olaizola mendean hartuta, bere … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Googol

Amerikarrak gu baino askoz ere liberalagoak dira izen kontuetan. Google enpresaren izena hanka sartze baten ondorioa da, baina hori nori inporta zaio orain? Horrela gogoratzen du Sean Anderson-ek Google izeneko liburuan nola sortu zuen izena Larry Page enpresako sortzailetariko batekin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 iruzkin

Mikel Alvarezek irabazi du Sustatu saria

HUHEZI fakultateko ikasle batek, Mikel Alvarez beasaindarrak, irabazi du Sustatu saria, atzo arratsaldean Mondragoen eman zena, bertako kultura etxeko kalistroan. Epaimahaiak horrela azaldu zuen epaia: The Indezents du izena blogak. Bruce Lee-ren aurpegia du aldamenean. Mezu bat baino gehiago proposatu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Google Page Creator

Aurrekoan, ez dakit zelan, aurkitu nuen Googlen beste aplikazio hau: Google Page Creator, web orriak sortzeko. Eta, konturatu orduko, egina nuen lehena. Erraza begitandu zitzaidan. Google Page Creator aplikazio bat da, sarean oinarritua, eta bertan gauzak egin ahala ikus daitezke … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Erretiro gozoa

Igandean bazkaria izan genuen Esteñibar baserrian, Elorrion, Javier Larrañaga koinatuak erretiroa hartu duela ospatzeko. Kanpoan eguraldi eskasa egin arren, barruan ederto igaro genuen, jaki eta edari gozoekin. Javierrek 61 urterekin hartu du erretiroa, eta orain gustura bizi da, gustuko gauzak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina