Hilabetekako artxiboa: apirila 2008

Justizia baino, mendekua

Garzon epaileak espetxeratu egin du Ino Galparsoro Mondragoeko alkatea. Esperpentikoa iruditzen zait, zentzugabea. Nik ere uste dut Inok eta bere alderdikideek kondenatu behar zutela Isaias Carrasco herkidearen hilketa. Uler nezakeen, halaber, beste alderdi batzuek alkatea kargutik kentzea zentsura mozio baten … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 iruzkin

A zer zartakoa!

Ostia galanta, bai, atzo iluntzean hartu nuena etxeko eskilarak jaisten. Mirenen atzetik nindoan, esku bietan zabor poltsa banarekin, ahaleginak egiten etxeko giltzak zorroan sartzeko. Ezin hainbeste gauzarekin, antza, eta, halako batean, giltzak jausi, eta ni haien atzetik. Zartako izugarria sentitu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 4 iruzkin

Nor ote itsaslapurra?

“Playa de Bakio” arrainontzia eta bere eskifaia libre daude, eta pozten naiz. Itsaslapurrek dirua eskatu zuten haiek askatzearen truke, eta badirudi ordaindu egin zaiela diru kopuru bat, haiekin negoziatuta. Bahiketa horretan bi kontuk piztu dute nire arreta. Bat: bahitzaileak urruti … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 4 iruzkin

8. probintzia, 31. saioa

Horra “8. probintzia“ irratsaioaren 31. saioa. 2008ko apirilaren 27an egin dugu Euskadi Irratian, Amarauna saioan. EdukiakSaio honetan, honako gai hauek jorratu ditugu: Moodle eta MoodleMoot Euskadi. Zertaz hitz egin den euskal blogosferan. Bi blog aipagarri: Xorroxin Irratia eta Blogosneskak. boomp3.com

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Gose

Atzo Gose taldea izan genuen HUHEZIn, Literatura Astearen barruan. Izugarri gustatu zitzaidan: berritzailea, alaia, erakargarria, aberatsa… Arriskatu egin dute bide horretan, baina iruditzen zait gauzak oso ondo egiten ari direla. Chapeau! (Argazkia: Amaia Pavon).

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Gaurko miraria

Urtean behin-edo gertatzen da, eta gaur izan da egun horietako bat: Elorriotik Mondragoeraino kamioi bat bera ere ikusi barik etorri naiz, erraz eta eroso. A zer pagotxa!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Amarenean aurkitutakoak

Joan den larunbatean ama zenaren etxean izan ginen, hango ganbara garbitzen. Eta lan horretan ari ginela, aldizkari batzuk aurkitu genituen, Garaia aldizkariaren ale zaharrak, eta Zeruko Argiako orrialde hautatuak. Garaia aldizkarian atentzioa eman zidaten Juan Antonio Letamendiaren marrazkiek, Fits ezizenarekin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Nire irakurgaiak Berrian

Berria egunkariak 5 urte beteko ditu aurten. Hori dela-eta, pentsatu dut Berriak berak eskertuko duela jakitea jendeak zer irakurtzen duen gehien euskarazko egunkarian. Berria digitalaAitortu beharra dut oso gutxitan sartzen naizela Berria egunkariaren bertsio digitalean. Ez zait gustatzen zelan dagoen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 5 iruzkin

Zerain 2.0

Atzo txango bat egin genuen Goierri aldera, Zerainera hain justu, ikustera joan ginen-eta hango parke kulturala. Bi toki ikusi genituen bereziki, Larraondoko zerrategi hidraulikoa eta Aizpeako meategiak, zein baino zein interesgarriagoa. Eguraldia ere alde izan genuen, eta aprobetxatu egin genuen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1

8. probintzia, 30. saioa

Horra “8. probintzia“ irratsaioaren 30. saioa. 2008ko apirilaren 20an egin dugu Euskadi Irratian, Amarauna saioan. EdukiakSaio honetan, honako gai hauek jorratu ditugu: Twitter eta mikroblogak. Zertaz hitz egin den euskal blogosferan. Bi blog aipagarri: Ahotsak.com eta Bazka. boomp3.com

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 iruzkin