Hilabetekako artxiboa: ekaina 2006

Telebista ez da irratia

Atzo iluntzean Frantzia eta Espainiaren arteko futbol partida ikusi nuen. Hasieran Cuatro aukeratu nuen, Prisa taldeko telebista katea, baina hura hitz jario amaigabea! Irratikoena baino okerragoa. Tonua, gainera, patriotero nazkagarria. Halako batean, aspertu eta Alemaniako kate bat harrapatu nuen, eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 iruzkin

BBCren azken bloga

BBC hedabideak blog bat sortu du, berezia. The Editors izena du, eta berau bihurtu nahi du eztabaidarako foro BBCren inguruko gaietan. Denetik landuko dute blog berrian: hedabideek zer dakarten BBCren gainean, audientziak, jarraitzaileen iritziak, eztabaidak… BBCren gaineko guztia, hortxe.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Aitormena

Aste batzuk lehenago esan zioten minbizia zuela barrabil batean. Indianapolisko Unibertsitate Ospitalean zegoela, hantxe egingo zioten-eta ebakuntza buruan, hango onkologo batekin elkartu zen, prestatzeko bai ebakuntza eta baita ondorengo tratamendua ere. Hizketan ari zirela, bat batean medikuak galdetu omen zion … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 4 iruzkin

Beste Aranzabal bat Argentinan

Mikel Iturria lagunak erantzun bitxi bat jaso du bere gaztelaniazko blogean, eta hor Lucas Aranzabal batek galdetzen dio, Argentinatik, nor naizen ni, artikulu horretan Mikelek ni aipatzen baininduen. Horrela dio Lucasek: Que tal? Soy Argentino, y soy Aranzabal de apellido. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Agur, Bertatik bertara

Nonbaiten irakurri dut, Argiaren Harian uste dut izan dela, datorren astean amaituko dela Bertatik bertara saioa ETB1en. Ia dozena bat urte egin ditu pantailan, hamaika, zehatzago izateko. Saioak aurkezle eta zuzendari bat baino gehiago izan ditu, eta berriemaile asko. Eskola … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 4 iruzkin

Martzianoen inbasioa

Atzo Patxi Lurra lagunak horrela esan zidan, ikusita spam mordoa sartu zaidala erantzunetan: “Jode, Joxe: Martzianoek bereganatu dabe erantzunen zutabea. Gora gizakiok!” Eta arrazoia du. Azken hilabete honetan gero eta spam gehiago sartzen ari zait erantzunetan, eta, egia esan, ez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 iruzkin

Gomendio bat lasterkarientzat

Joan den ostiral iluntzean euriak harrapatu ninduen arineketan egiten ari nintzela. Amaitu orduko blai-blai eginda nengoen. Kirol oinetakoak ere halaxe nituen, erabat bustita, baina biharamun goizean siku-siku zeuden, berriro asfaltoa zapaltzeko gertu. Nola zitekeen halako aldaketa? Kanadan erakutsi ziguten kirol … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Lurretik harago joan beharra bizirik irauteko

Stephen Hawking zientzialari ospetsuak esan berri du gizakiak beste planeta batzuk kolonizatu beharra duela, baldin eta bizirik iraun nahi badu espezie gisa. Astrofisiko britainiarrak uste du Lurraren berotzeak, gerra nuklearrak edo genetikoki eraldatutako birusek suntsi dezaketela gure planeta. Aspaldi Arthur … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Badator Musikaire

Aurten ere hementxe dago Musikaire, Udako Jaialdiak Elorrion. Larunbatean bertan abiatuko da, egitarau oparo batekin. Bertan gustuko ezer aurkitzen baduzue, etorri Elorriora. Ez zaizue damutuko. Egitaraua Ekainaren 17an, larunbata: The Clientele. Argiñeta auzoan. (22:30) Ekainaren 24an, larunbata: Euskal kantu liriko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Ourmedia ikastokia

Ourmedia erakundeak, etxe globala baita hedabide lokal eta herritarrentzat, ikastoki bat ireki du Interneten, Learning Center delakoa, laguntzeko jendeari hedabide partehartzaileak erabiltzen. Hori lortzeko, irakatsiko du nola egin bideoblogak, pokastinak, gidoi digitalak eta bestelako hedabide sortu berriak. Horregatik, hor sartzen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina