Hilabetekako artxiboa: abendua 2016

Urte oparoa azpititulatzen

2015ean buru-belarri murgildu nintzen Jon Salaberri proiektuan, eta ez nuen pelikularik azpititulatu. Baina urtearen azken egunean irakurri nuenean Luistxoren txosten ezkorra, erabaki nuen berriro hasiko nintzela atzerriko filmak euskaratzen, batez ere ingelesetik. Urtebete geroago, izugarri poztu nau Luistxoren aurtengo txostenak, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Azpitituluak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Guk ere badugu geure aurkezpeña

Aspaldi ez luzean, Goio Arana lagunak izena eman zien Euskal Herrian nonahi egiten ziren aurkezpen masiboei, indarra erakusteko-edo egiten zirenak (eta egiten direnak): aurkezpeñak. Atzo, Inuzenteen egunean, Goiok berak fake hau eskaini zigun, Azpitituluak.com proiektuan gabiltzanok ere izan dezagun geure … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Azpitituluak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Trumpen interes-gatazkak

AEBetako presidentziarako hauteskundeak irabazi bezain laster, Donald Trumpek adierazi zuen, kargua zin egin aurretik bere seme-alabek hartuko zutela ardura Trump enpresa-taldearena, eta bera presidentzian murgilduko zela, eta ez zuela zerikusirik izango bere orain arteko negozioekin. Orain pare bat aste, berriz, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Politika | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Animaziozko filmak Gabonetarako

Gogoan dut zelan orain bizpahiru urte Euskadi Irratiko kazetari batek elkarrizketatu zuen Luistxo Fernandez, Azpitituluak.com zela-eta. Kazetariak jotzen zuen txalogarri bezain bitxitzat atzerriko filmak euskaraz azpidaztea. Elkarrizketa amaieran, galdetu zuen webgune horretan zer zegoen umeentzat: “Toy Story, adibidez, euskaratuta duzue?”. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Azpitituluak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina