Hilabetekako artxiboa: azaroa 2011

Komunikazioa erakundeetan

Aditu titulu bat ari gara eskaintzen Mondragon Unibertsitatean, komunikazioarekin lotuta: Komunikazioa erakundeetan. Berau izango dugu lehen aditu titulua Komunikazio gunean, eta, horregatik seguruenik, buruko min franko ematen ari zaigu: enpresa eta erakundeak bisitatu, galdeketak egin, egitasmoa zirriborratu, irakasleak bilatu, egitasmoa … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Idazleak bilatzeko jolasa

Webgune bat sortu da, Literature-Map, aukera ematen duena, jolas moduan, bilatzeko nork bere gustuko idazleen antzeko idazleak. Sartzen badituzu idazle baten izen-deiturak, agertuko zaizu mapa bat izen-deitura piloarekin, denak idazleenak. Ez daude hor zuk sartutako idazlearen eragina dutelako, edo alderantziz, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Bankarien morroi

Atzo ikusi nuen telebistan Zapateroren gobernuak indultoa eman diola Alfredo Saenz Santander Bankuko handi-mandiari, eta horrela azken horrek izkin egin diola espetxeari. Gaur, berriz, irakurri dut behin Moncloa utzita, Zapateroren familiak txalet bat alokatuko duela Madrilen, Somosaguas esparru esklusiboan, eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Oraingoan, Amaiur

Zalantza askoren ostean –nire esparruan ez nuen Geroa bai bezalako aukerarik eskura– botoa ematea erabaki nuen atzo, oraingoan Amaiur koalizioari. Pentsatu nuen hauteskunde hauek ez zirela udal hauteskundeak edo Eusko Legebiltzarra aukeratzekoak, baizik eta Madrilerako, eta ona izango litzatekeela ezker … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1

Nire Behobia-Donostia onena: 1:18:56

Gaur jokatuko da Behobia-Donostia lasterketa, Euskal Herrian antolatzen den lasterketarik bereziena. Zazpi-zortzi bat aldiz egin dut, baina nire markarik onena 1987an lortu nuen: 1:18:56. Alegia, ordu bat, 18 minutu eta 56 segundo. Orduan 443.a izan nintzen. Ondo prestatuta nengoen, eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Zure besoetan

Ikusteaz batera, liluratuta geratu nintzen bideo honekin, hain da ederra! “In your arms” musika-bideo bat da, eta eginda dago stop motion teknika erabilita. Egileek diotenez, 22 hilabete behar izan dituzte bideoa egiteko, 1.357 ordu, 30 lagun, 2 eskailera, kamera finko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Hamar baliabide interesgarri Kindle-erako

Gauza bat da irakurgailu elektroniko bat erostea, eta beste bat, berau ganoraz erabiltzea. Horretarako, denbora apur bat behar izaten da, irakurgailua erabili eta zelan dabilen ikasteko. Hala ere, ondo etortzen da zenbait baliabide eskura izatea, elementu lagungarri gisa.Gaurkoan, 10 lotura … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 3 iruzkin

Susa eta euskarazko liburu digitalak

Ostiral arratsaldean irakurri nion Hasier Etxeberriari pozik zegoela, postan mezu bat jaso zuelako Susa argitaletxearena, esanez bi euro irabazi zituela, ordu batzuk lehenago baten batek erosi baitzuen Mutuaren hitzak liburuaren ale digital bat Susa argitaletxearen Literatura dendan. Ni ere poztu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 6 iruzkin

Erositako lehen liburu digitalak euskaraz

Atzo iluntzean ezusteko ederra jaso nuen sarean. Mikel Lizarralde lagunak Sustatun atera zuenez, Susa argitaletxea hasiko da bere liburuak e-book formatuan eskaintzen, denak prezio berean eta DRM babesik barik. Jasotako dirua ere, modu berritzailean banatuko bide du. Albistea irakurri bezain … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 5 iruzkin

Elorrio bisitatzen

Atzo goizean Elorrioko bisita gidatua egin genuen sei lagunek. Udaletxean entzungailuak eta mapak jaso, eta pozik abiatu ginen, aurrez erabili barik genuen-eta zerbitzu hori, erabat doakoa. Eguraldia alde izan bai, baina laster aspertu ginen, oso testu barroko eta floriturez beteak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina