Hilabetekako artxiboa: azaroa 2004

Flickr

Pozik nago Flickr programarekin. Berari esker, joan den larunbatean ipini nuen lehen argazkia blog honetan. Arrakasta izan aurretik, baina, abiatu nintzen Patxitrapero lagunak adierazitako bidetik, baina trakets samarra izaki, ezin irtenbidea aurkitu. Flickr-en, ostera, dena egin zitzaidan erraza. Aurretik izena … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Valdecillatik bueltan

Atzo Santanderren izan ginen, Valdecillako ospitalean. Kontrola genuenez, goizeko 09:00etan irten ginen etxetik, eta arratsaldeko 17:00etan etxeratu, kontsultan 15 minutu eginda. Egun osoa galduta, beste modu batera esateko. Nire ahoa aztertuta, medikuak erabaki zuen prednisona gehiago hartu behar dudala, kortikoide … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Sexuaren indarra blogosferan

Blogak berandu agertu ziren Txinan, 2002an, eta harrezkero izugarri hazi dira. Hazkunde horretan zerikusi handia izan omen du Mu Zimei emakume kazetariak, zeinek idazten baitzuen aldizkari batean, Guangzhou hirian. Halako batean, ordea, Mu-k sortu zuen bere bloga, eta hor hasi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Generoa

Joan den ostiralean irakurri nion Anjel Lertxundiri zutabe bat Generoaz, eta gustatu. Atzo, berriz, Graxi Urmenetaren erantzun bikaina leitu nuen, hori ere Berria egunkarian, eta Graxik ikuspegia aldarazi zidan.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Elorrio k.t. 3

.flickr-photo { border: solid 2px #000000; }.flickr-yourcomment { }.flickr-frame { text-align: left; padding: 3px; }.flickr-caption { font-size: 0.8em; margin-top: 0px; } Elorrio k.t. 3 , originally uploaded by Joxe . Talde honetan jokatzen du gure Mirenek. Bera eta bere lagunak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 8 iruzkin

Aitormena

Faroa sortu aurretik, hiru urtez idatzi izan dut Sustatun. Han ikasi nuen zer zen blog bat, eta nola kudeatzen den. Sustatu izan dut eskolarik onena blogintzan. Asko zor diet Iban Arantzabal eta Sustatuko editore taldeari. Zorretan nago, halaber, Luistxo Fernandez, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Eskerregite eguna

Azaroak gaur du azken osteguna. Horregatik ospatzen da gaur AEBetan Thansgiving, Eskerregite eguna. Berau izango da, seguruenik, familia festarik garrantzitsuena han. Gu han bizi izan ginenean, behintzat, horrela zen. Gure artean hainbat estatubatuar ditugu, gehienak ikastera etorriak Euskal Herrira. Gaur … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Farozaina, agerian

Orain bi aste pasatxo sortu nuen Faroa, nire urtebetetze egunean. Artean nola probatan nenbilen, behin behineko izen bat eman nion, Faroa, eta izen horrekin bat zetorren ezizen batekin, Argi, sinatu dut harrezkero. Bitarte horretan ikasten joan naiz nola erabili blog … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 5 iruzkin

Oiarzabal segurtasunaren eredu?

Gaur goizean Juanito Oiarzabal mendizaleari entzun diot irratian segurtasunaren inguruan hitz egiten, Euskadiko Kutxaren iragarki batean. Atzo ere paperean ikusi nuen iragarki hori. Eta ni, harritu. Nor eta Juanito Oiarzabal segurtasunaren eredu! Mundu guztiak daki euskal mendizaleen artean oso arriskutsua … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Udazkenaren ederra!

Goizero lanera natorrela, bereziki gozatzen dut arbolen kolore zoragarriak ikusita. Pinuen monotoniaz landa, han-hemenka begiztatzen ditut zuhaitz multikoloreak: bihurgune estuan, pasadan ikusten dudan herriaren erdiko muinoan, fabrika erraldoiaren ondoan, kanposantuaren aurrealdean… Sasoi honetan horrek ematen dit poza, eta azaleratzen du … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin