Etiketaren artxiboa: futbola

Ordain berdina emakume futbolariei

AEBen futbol selekzio emakumezkoenak auzitara jo zuen Munduko Kopa jokatu aurretik, AEBetan behintzat gizonezkoen ordain berdina eskatzeko. Munduko Kopa irabazita, are eta ozenago egin du eskaria, jarraitzaileen eta politikarien aurrean. Zenbakien egia Zenbait erakundek —goal.com, Forbes eta celebritynetworth.com— numeroak atera … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kirola | Etiketak , , , | Iruzkin 1

Illarraren itzulera

Ulertzen dut realzale gehienen poza Asier Illarramendi Realera itzuliko delako, eta ez naiz nor Asierren beraren erabakiak epaitzeko, baina, zer esango dizuet, pena apur bat eman dit albisteak, Realak eta Real Madrilek itxi dutela tratua eta Illarra “bere betiko etxera” … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kirola | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Eibar, lider

Lehen partida 1-3 irabazita, ezin hobeto ekin dio Eibar Futbol taldeak 2015-2016 denboraldiari, lehen jardunaldia jokatuta, bera baita liderra. Badakigu dezente sufritu beharko duela mailari eusteko. Baina, horregatik hain zuzen, une egokia izan daiteke bideo hau ikusteko, urte honen hasieran … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kirola | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Emakumeen futbol ikusgarria

Egun hauetan bi txapelketa handi jokatzen ari dira futbolari dagokionez. Gizonezkoetan, Amerika kopa. Emakumezkoetan, berriz, Munduko Txapelketa. Azken hau arreta oso gutxi jasotzen ari da hemengo hedabideetan. Tamalgarria, zeren neskek oso ondo jokatzen baitute. Finala AEBek eta Japoniak jokatuko dute … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kirola | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

Seguruak al dira belar artifizialeko futbol zelaiak?

Joan den ostegunean, urriak 9, NBC News telebistak erreportaje labur bat argitaratu zuen izen honekin: “Zenbateraino da segurua soropil artifiziala zure haurraren kirol instalazioetan?”. Gaiak izan dezakeenez eragina gure artean —hemen gero eta herri gehiagok erabiltzen baitute belar artifiziala beren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kirola | Etiketak , , , , , , , | Utzi iruzkina

Realzale baten bizipenak

Asteburu honetan “Mi abuela y diez más” irakurri dut, liburutxo bat Ander Izagirre kazetari donostiarrak idatzia Libros del K.O. argitaletxean. Ander Izagirre kontalari abila da, eta liburu honetan kontatzen digu nondik datozkion Real Sociedad futbol taldearekiko zaletasuna eta atxikimendua. Bere … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Futbola | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

Probintziakeriak futbolean

Larunbatean jakin nuen Errealak entrenatzaile berria duela, Jagoba Arrasate. Ez nuenez ezagutzen —eta nire jaioterriaren izena ere badaramanez—, arretaz entzun nuen haren prentsaurrekoa, hura apur bat hobeto ezagutze aldera. Dena normal zihoan, harik eta, kazetari baten galderari erantzunez, entrenatzaileari entzun … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kirola | Etiketak , , , , , | Iruzkin 1

Eskerrik asko, Sara!

Bitxia zer gertatzen ari zaion Sara Carbonero kirol kazetari espainiarrari. Jakin zenetik Iker Casillas futbol izarraren andregaia zela, bera ere pertsona ospetsuen izartegira igo zen. Eurokopa honetan, berriz, jendeak turkoburu bihurtu du Twitter-en, haren lepotik barre egiteko #graciassara hashtaga erabilita. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | 5 iruzkin

Futbolaren argi-ilunak

Aste Santuko oporretan nintzela, Messi izeneko liburua irakurri dut, Leonardo Faccio kazetari argentinarrak idatzia. Gustura irakurri ere, argitu egiten du-eta, dezente, gaur egungo futbol izarrik distiratsuenaren nondik norakoak, nahiz eta Messik 24 urte baino ez dituen.Horrezaz gain, liburua irakurtzen hainbat … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Nik ez nuen nahi, baina…

Jokalaria zen garaian, gustuko nuen Josu Urrutia, ausarta ikusten bainuen, eta oso bat eginda Athletic-en koloreekin. Egun hauetan, berriz, ez zait bat ere gustatu zelan aurkeztu duen bere hautagaitza: “Inoiz ez dut nahi izan Ibaiganeko aulkia…”, edo “sekula ez dut … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 iruzkin