Hilabetekako artxiboa: ekaina 2015

Rikardo Arregi sari nagusia eta Jon Salaberri

  Atzo kriskitinak baino pozixago itzuli ginen Andoaindik, bertan Julen Iriondo kazetari oñatiarrak sari nagusia irabazi baitzuen Rikardo Arregi Kazetaritza sarietan, “Jon Salaberri” izeneko dokumentalagatik, Goiena Telebistak aurten egindakoa. Mondragoetik talde polita joan ginen, Goienak gonbidatuta, tartean Domi Korta eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Hedabideak | Etiketak , , , , , | 2 iruzkin

Zezenketak eta “tradizio jatorrak”

Aurtengo Aste Nagusian zezenketak itzuliko direla-eta, gauza dezente entzuten ari naiz halako neurria justifikatzeko, baina batek eman dit atentzioa, “zezenak oso tradizio euskaldunak direla, XIII-XIV. mendeetan egiten zirelako”, batek esan zuen moduan Euskadi Irratian. Erdi Aroko tradizio jatorrak bezain badaezpadakoak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak albistea | Etiketak , , , , , | Iruzkin 1

Perlak, kolpeak, musuak, traizioak

Liburuaren azalak ez du zantzurik ematen, baina nobela hau, Perlak, kolpeak, musuak, traizioak, Joxemari Iturralde idazlearen azkena, da bi boxeolari euskaldunen gainekoa, biak XX. mendean bizi izandakoak eta nazioartean arrakasta dezente izandakoak pisu astunetan: Paulino Uzkudun eta Isidoro Gaztañaga, Errezilgoa … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , , , , | Iruzkin 1

Zenbat urte dauzkat?

Orain astebete Microsoft enpresak erreminta bat atera zuen, How-Old.net, eta hautsak harrotzen ari da sare sozialetan, egitekoa baitu jendearen adina asmatzea, bakoitzari dagokion argazki batean oinarrituta. Erreminta berria da eta, seguruenik horregatik, emaitzak ez dira oso fidagarriak. Ikusi bestela. Hemen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Teknologia | Etiketak , , , , , , , , , | Iruzkin 1

Hermann Zapf tipografo handia

Ekainaren 4an Hermann Zapf hil zen (esaten omen da “tsáff”), tipografo alemaniarra. XX. mendeko tipografo mitikoetako bat. Bereak dira letratipo hauek: Palatino, Optima, Melior, Aldus, Zapfino eta Zapf Dingbats ikusgarriak (Dingbats direlakoak ez dira testua. Dingbat esaten zaio tipografian erabiltzen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Tipografia | Etiketak , , , , , , | Iruzkin 1

Goiena zikindu guran

Berandu eta erabat berotuta iritsi naiz gaur ospitaletik, eta etxeratzerakoan hasperen luzea egin dut, patxada nahi nuen-eta. Gutxi iraun du, ordea, harriduraz ikusi dut-eta Twitterren baten batek Goiena Komunikazio Taldearen eraikinean egin dituen pintadak, Goienari EAJren morroi izatea leporatuta. Berehala … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Hedabideak | Etiketak , , , , , , | 2 iruzkin

Iazko hezurrak

Jaio zen une beretik, Irene Arrias indarkeriaren itzalpean bizi izan zen. Unai Elorriagak horixe azpimarratu nahi izan du Iazko hezurrak bere azken nobelaren lehen lerrotik: “Irene Arriasek ia zentimetro eta erdiko urratua egin zion amari jaio zenean, Algortan, 1971ko urtarrilaren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , , , , , , | Utzi iruzkina