Hilabetekako artxiboa: martxoa 2010

Liburutegian

Benidormen gaudenez gero, egunero etortzen naiz bertako udal liburutegira. Oso ondo dago, eta jende asko bertaratzen da: batzuk irakurtzera, besteak ikastera eta, ez gutxi, nabigatzera bertako ordenagailuetan. Hemen bi modutan nabiga daiteke: bazkide izanez gero, bertako ordenagailuetan, ordu erdiz. Goizetan, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 iruzkin

Benidormen

Atzo iritsi ginen Benidormera. Goizeko 08:15etan autobusa hartu Bilbon, eta arratsaldeko 18:30ean iritsi ginen hona. Bidaia luzea izan zen, baina erosoa. Nik, behintzat, aprobetxatu nuen astindu ona emateko Enrique Dans-en azken liburuari. Autobus geltokian Iñaki eta Maribi genituen zain, gure … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Iruzkin 1

Ministro ganorabakoa

Ángeles Gonzalez Sinde Espainiako Kultura ministroak aho bete hortz utzi gintuen Abortuaren Legeaz irrati batean egindako adierazpenak zirela-eta. Ez zekien zer esan ez ministroa zen aldetik, ez hiritar bezala, ez eta emakume gisa. Niretzat, kontu hau atzo goizean hasi zen, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 3 iruzkin

Dena gaizki doanean

Schola horribilis izan zen atzokoa niretzat: ordenagailuak —atzo nire macintosh etxekoa eraman nuen, bertan nituelako instalatuta zenbait programa, atzo ikustekoak— ez zuen konexiorik egin sarearekin, ez wi-fia erabilita, ez eta ethernet kablea sartuta. Bestalde, konexioa izan nuen tarte txikian, Google … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 iruzkin

“Erdiraketa” arrotza

Futbolaz ari direla, irratian eta telebistan baino ez ditut entzuten “erdiraketa” eta “erdiratu”, pasea eta pasatu esateko. Urteak dira hitz horiek erabiltzen dituztela, baina ni ez naiz ohitu oraindik. Alde batetik bestera, “pasatu” egiten gara. Mahaian gaudela, inork ez du … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 7 iruzkin

Gazetta

Egunkariek egunotan nozitzen duten krisialdia ez omen da lehena. Enrique Dans blogariak kontatzen duenez bere liburuan, Todo va a cambiar, Gutenbergek moldiztegia asmatu zuenean, edozeinek egin zitzakeen avvisi orriak, XV. mendea ezkero bankariek Venezia inguruan erabiltzen zituztenak, eskuz eginak eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Testu-arkitektura

Hizpide aldizkariaren 71. zenbakiak gai monografikoa lantzen du, Pello Esnalek idatzia: Testu-arkitektura eta Gramatika, ekintza komunikatiboaren baitan. Ale mardula, 160 orrialdekoa, eta mamitsua, berau gainbegiratuta ikusi dudanez. Aste Santurako irakurgai ona izan daiteke, batez ere testuaren garrantziaz jabetzeko, komunikazioaren ikuspegitik … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

SlideShare, curriculuma zabaltzeko

Laura Gainor Utilizing Social Media Bitxia da, gero, Laura Gainor gazte estatubatuarrak zelan erabili zuen SlideShare lana lortu eta bere burua ezagutarazteko hiri ezezagun batean. Jakin zuenetik Charlotte hiria utzi eta Milwaukeera joan beharko zela bere senarrarekin, Laurak estrategia bat … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Miguel Delibes

Berau da, Miguel Delibes, gaztelaniaz gehien irakurri dudan idazlea. Hil egin da, baina bere lanak hemen segituko du, edonoiz eta edonon irakurtzeko moduan. Horregatik, ez dut hainbesteko pena hartu. Haren prosak liluratu nau beti, zein ondo, zein sinple eta zein … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Komunikaldi emankorrak

Bukatu dira Komunikaldiak, eta, ni behintzat, pozik geratu naiz, uste dut-eta oso emankorrak izan direla. Aitor Arregik eta Amaia Txintxurretak sekulako lana egin dute jardunaldia prestatzen, eta baita beraien inguruan eratu zen talde laguntzaileak. Denoi, zorionik beroenak. Pozik nago hizlariek … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 3 iruzkin