Hilabetekako artxiboa: iraila 2019

AEBak muturra sartzen Kanadan

Hilabete pasatxo falta denean kanadarrek hauta dezaten parlamentu federal berria, atzerriko hedabide batek (ez Errusiakoa, AEBetakoa baizik), Time aldizkariak, atera du 2001eko argazki bat, non Partidu Liberaleko hautagai nagusia, Justin Trudeau, agertzen baita Aladino jantziekin eta aurpegia beltzez pintatuta, institutu bateko festan. Trudeau berehala … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Politika | Etiketak | Utzi iruzkina

Badator Mister Rogers

Gogoan dut orain 38 urte AEBetara iritsi berritan, PBS telebista publikoan Mister Rogers agertzen zenean, Maribel Aseginozala adiskide aguraindarrak ohartarazten zidala saioko aurkezlearen trebezia haurrak tratatzeko. Artean ez nekien ingelesik, baina geroago aukera izan nuen egiaztatzeko Maribelek esandakoa, besteak beste, Sesame Street eta The Electric … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Zinea | Etiketak | Utzi iruzkina

Arrasateren gainbehera, mahai gainean

Abuztuko egun batez, konpainia on batean, euskaldunik baizik ez zen mahai baten bueltan nengoela, ekarri zuen solasak, izan zen perpausa nola Arrasate gainbehera doan, garai batean, eta gaur egun ere, kooperatibak direla-eta munduan hain miretsia den herria. Mahaikideen esanetan, ez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 7 iruzkin

2019ko nire abuztua, hitzez hitz

Abuztua joan berri dela, hogeita hamaika egun horietan bizi izandakoak ekarriko ditut hona, baina hiztegi bat bailitzan, hitzak alfabetoaren hurrenkeran antolatuta. Areatza. Abuztuan The New Girl nobela irakurri dut, Daniel Silva estatubatuarrarena. Espioitza horietakoa da, eta bertan Saudi Arabia, Israel, Bretainia Handia eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina