Hilabetekako artxiboa: urria 2005

Steve Jobs-en sekretua

Steve Jobs Apple konpainiako lehendakaria, eta AEBetako enpresa gizonik karismatikoenetako bat, arabiar baten semea da, Fredric Allan Maxwell idazleak argitaratu duenez Dan Gillmor-en blogean. Jobs-en aita biologikoa Abdulfattah Jandali da, zeina 1952an iritsi baitzen AEBetara Siriatik, 21 urte zituela. Beraz, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Inoizko eleberririk onenak

Time aldizkariak zerrenda bat argitaratu du, Inoizko 100 Eleberririk Onenak eta hor jasotzen ditu 1923a ezkero ingelesez argitaratu diren nobelarik onenak, Lev Grossman eta Richard Lacayo aldizkariko kritikarien ustez. Horietatik gutxienez 13 euskaratuta daude. Euskaratuta Oker ez banabil, 100 eleberri … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Google Scholar eta doktore tesia

Zehaztu guran nabil nire tesiaren izenburua. Igandean beste proposamen bat bidali nion doktoretza ikastaroko irakasleari, baina hark erantzun oraindik zehatzago zedarritu behar dudala arazoa. Orduan Google Scholar zerbitzuaz gogoratu naiz. Izan ere, oraindik orain Googlek berritu egin du zerbitzu hori, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Aurkezpenak PDF formatuan

Asteburu honetan lehen aldiz, aurkezpen bat prestatu dut Keynote programa erabilita, Powerpoint bezalako programa bat, Applek atera zuena orain pare bat urte. Gustura aritu naiz berorrekin jolasean, eta gustura geratu emaitzarekin. Ordea, nahi izan dudanean Powerpointera esportatu, beste lankide batzuei … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Folioa

Asteburu honetan irakurri dut joan den asteazkenetik irakurtzeko berezita neukan elkarrizketa bat, Berriak Pako Aristiri egindakoa, eta hor perlatxo bat aurkitu dut, folioari buruzkoa: Elur egin berria bezalakoa da folioa: eskuetan hartzen duzunean, zuri-zuri dago. Esku batean folioa hartzen dudan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Nire doktore tesia

Doktore tesia egien hasiko naiz. Hori izango da datozen urteotarako lan garrantzitsu bat niretzat, nola izango baita beste lankide zenbaitentzat ere: Ane, Beñat eta Maiterentzat, adibidez. Atzo, hain justu, hasi ginen doktorego kurtsoan, Arrasaten. Atzokoa egun osoko saioa izan zen, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 8 iruzkin

Beste begiratu bat Euskadi Irratiari

Goio Aranak aurkikuntza polita eta esanguratsua egin du Euskadi Irratiak oraindik orain atera duen iragarkian. Niri, berriz, beste zerbait etorri zitzaidan burura Euskadi Irratiaren iragarkia ikusi nuenean Nabarra aldizkariaren orrietan, Euskadi Irratiak oraindik ere arazoak dituela bere publizitatean Maite Artolari … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 5 iruzkin

Lauaxeta Elgetan

Atzokoa arrats erezia izan zen. Elgetan izan ginen, Espaloian, Lauaxetaren omenez plazaratu den diskoaren aurkezpenean. Rafa Ruedak eta bere taldeak lagunduta, hamaika kantarik aletu zituzten Lauaxetaren beste hainbeste poema musikatu. Zoragarria. Ikuskizunak hari bat izan zuen, neska batek kontatu baitzizkigun … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 6 iruzkin

Agortu da liburuaren lehen argitalpena

Merkatuan ia zortzi hilabete eginda, nire liburuak, Medikuak esan dit minbizia dudala, 1.500 ale saldu ditu. Hori dela eta, Elkar argitaletxeak bigarren argitalpena egin du urrian bertan. Pozik nago berri horrekin, liburu hori zail samarra baita ondo saltzeko. Izan ere, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 9 iruzkin

Bloglariak: bat bitan banatzen da, berriro

Poztu nau ikusteak Berria egunkaria hasi dela blogak argitaratzen. Beste blog batean ere zoriondu dut, bihotz bihotzetik. Hala ere —nonbait, ez dago zorion perfekturik—, harritu egin naiz (baina ez naiz bakarra) ikusi dudanean blogariak izendatzeko egunkariak nola darabilen “bloglari” izena. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin