Hilabetekako artxiboa: martxoa 2014

Zigarrola blues

Orain hogeita lau urte, 1989ko martxoaren 31n, seguruenik gutun gutxi geneukalako aste hartarako, eskutitz bat idatzi nuen Arrasate Press aldizkariaren 12. zenbakirako: “Zigarrola blues”. “J.A.M” izenpetu nuen, alegia, Joxe Aranzabal Mendizabal. Gutunak atentzioa eman dio beste auzokide bati, Sergio Azkarate … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Arrasate Press | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

Asteburua Baigorrin

Gure ama hil zenean, anai-arrebok erabaki genuen noizean behin elkartu egingo ginela bidaia baten aitzakian, handik aurrera desagertzeko arriskua ikusten genuen-eta ordura arte gurasoek eskainitako elementu lotzailea. Ildo horretan, asteburu honetan egin dugu azken elkarretaratzea, Baigorrira egindako bidaia baten bueltan. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Familia | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Afflicted, film izugarria

Apirilaren 4an Afflicted filma estreinatuko da, Nahigabetuta, eta hona ekarri dut, film horren zuzendarietako bat Clif Prowse delako, orain hogeita hamaika urte Vancouverren zaindu nuen umeetako bat —bestea David zen, Clif-en anaia txikia, gaur egun Japandroids musika taldeko kidea. Clif … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Zinea | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Detektibe bat Mississippin

Philip Marlowe detektibea berpiztuko ote duten irakurtzen ari nintzela, gogora etorri zait behin guk ere ezagutu genuela detektibe bat. 1985eko irailean Bego eta biok AEBak zeharkatzen ari ginen beste lagun batzuekin batera, eta New Orleans hirira ailegatuta, erabaki genuen probatu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak albistea | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina