Huheziko eskolak

2001eko irailaz gero Mondragon Unibertsitatean egiten dut lan, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Eskoriatzan. Han, hainbat ardura ditut:

  • Komunikazioa. Arduratzen naiz fakultatearen kanpo eta barne komunikazioaz. Astero argitaratzen dut HUHEZIko langileentzat albistegi bat, Berriak, posta elektroniko bidez. 2005-2006 ikasturtean, gainera, koordinatzen hasi nintzen MUniversitas, aldizkari bat MUk argitaratzen duena unibertsitatearen berri zabaltzeko Euskal Herrian.
  • Ikus-entzunezko Komunikazioa. Karrera berria dugu HUHEZIn: Ikus-entzunezko Komunikazioa. Bertan irakasten ditut Web 2.0 eta Digital Journalism.
  • Webmasterra. HUHEZIko webgunearen ardura daukat, eta baita Euskal Kulturgintzaren Transmisioa izeneko aditu tituluarena.
  • Praktikak eta proiektuak. Laguntzen dut praktikak eta karrera amaierako proiektuak bilatzen, bai Humanitateak-Enpresako ikasleei eta baita Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasten ari direnei. Hori dela eta, harreman dezente dut enpresekin batez ere, baina baita erakundeekin ere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude