Hilabetekako artxiboa: ekaina 2013

Manuel Castells, irratian

Gaur goizean Manuel Castells soziologoari entzun diot SER irratian, A vivir, que son dos días saioan, eta beti bezala, oso gauza interesgarriak esan ditu gaurko egoeraz eta teknologiaren bilakaeraz. Castells katedraduna da Kaliforniako Unibertsitatean, Berkeleyn, eta gaur egun Ikerkuntzako irakaslea … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Step Back to Glory, euskaraz

Azken asteetan hiru eskutara jardun dugu Step Back to Glory filmaren azpitituluak itzultzen (eta horretan Goio Arana, Luistxo Fernandez eta hirurok aritu gara), lehenbailehen nahi genuen-eta emaitza bistaratu, filmak kontatzen baitu istorio bat sokatira txapelketa baten inguruan, bertan Euskal Herriko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Azpitituluak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Berriaren estilo liburua sarean

Kanta dezagun denok, hau dugun alaia-a, sarean dugu-eta Berriaren Estilo liburua. Ni, behintzat, kriskitinak baino poziago nago, oso itxura ona baitu estilo liburuak. Kostatu zaio, hori da egia, baina osasuntsu eta ederra sareratu zaigu. Ibili naiz bertan kuskuseatzen, eta baliabide … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak euskara | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Etorkizunarekin bueltaka

Ostiral arratsaldean hitz egitea egokitu zitzaidan Mondragon Unibertsitateko Hezkuntza eta Komunikazioko ikasleen graduazioko ekitaldian, Arrasaten bertan. Nire harridurarako, Amaia antzokia ia bete egin zen, ikasle eta hauen familiartekoekin. Ekitaldia bera oso polita izan zen, batez ere ikasleek jarri zuten giroagatik, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak MU | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

Estepan Plazaola

Hamahiru urte eginda Goienako lehendakari moduan, Estepan Plazaolak utzi egin du kargua. Txapela kentzeko modukoa izan da Estepanen lana. Goiena asmo bat zenetik, jo eta ke aritu zen lanean, Debagoieneko herri komunikabideek elkartu eta proiektu bateratua atera zezaten. Eta baita … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Hedabideak | Etiketak , , , , | Iruzkin 1

Azeri gorria

Jakinmina nuen Santiago Carrilloren inguruan gehiago jakiteko, eta horregatik erosi nuen Paul Preston historialari ingelesaren azken liburua, El zorro rojo. La Vida de Santiago Carrillo. Erosi eta irakurri. Liburua orekatua iruditu zait, oso ondo dokumentatua. Berau irakurrita, Carrillo agertzen da … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Dalton Trumbo

Film bakarra zuzendu zuen Dalton Trumbo handiak, Johnny Got His Gun, baina film bikain askotan utzi zuen bere arrastoa, gidoilari moduan: Exodus, Spartacus, Papillon, Kitty Foyle, The Last Sunset, etab. Izan ere, 50. eta 60. hamarraldietan gidoilari punta-puntakoa izan zen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Zinea | Etiketak , , , , | 2 iruzkin

Probintziakeriak futbolean

Larunbatean jakin nuen Errealak entrenatzaile berria duela, Jagoba Arrasate. Ez nuenez ezagutzen —eta nire jaioterriaren izena ere badaramanez—, arretaz entzun nuen haren prentsaurrekoa, hura apur bat hobeto ezagutze aldera. Dena normal zihoan, harik eta, kazetari baten galderari erantzunez, entrenatzaileari entzun … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kirola | Etiketak , , , , , | Iruzkin 1