Hilabetekako artxiboa: urtarrila 2012

Plisti-plasta, lasterka

Aspaldiko partez, euripean egin dut lasterka. Larunbatean izan zen, eguerdi partean. Joan-ez-joan geundela, azkenean ausartu egin ginen, eta hara joan ginen Bego eta biok arineketan egitera. Bigarren minuturako blai eginda geunden, baina aurrera egin genuen, egoeraren arraroak kitzikatuta. Plisti-plasta joan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Zergatik indultatu sexu erasotzaile bat?

Josebaren tabernan ez dago beste berba gairik egun hauetan: zer dela-eta eman dio Zapateroren gobernuak indultua Paul Abasolo futbol jokalariari, eta eman ere gobernuaren azken ministro kontseiluan? Josebak nahiko lan izaten du eztabaidak moderatzen, hango ulu eta orrori eztabaida dei … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Elizaren rola haur lapurtuen auzian

Haur lapurtuen auzia haziz doa, eta gure harridura ere bai. Badirudi garai ez oso urruti batean Euskal Herrian ere negozio sendo eta ezkutu bat zegoela antolatuta, orduko zenbait diruduni haurrak emateko, berauek benetako gurasoei lapurtuta. Horretarako gure ospitaleak erabiltzen bide … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Google +: zelan formateatu testua

Banuen gogoa ikasteko jendeak zelan formateatzen dituen testuak G+ sare sozialean, testuok dezente txukunago geratzen baitira aukera izanez gero hitzak beltzez, italikoz edo beste estilo batean jartzeko. Oraingoz, hauxe da ikasi beharrekoa: Letra beltza. Hitz bat beltzez jartzeko nahikoa da … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Txillardegi

1976 inguruan ezagutu nuen Txillardegi, Garaia aldizkarian. Bera itzuli berria zen deserritik, eta ordurako izen handia zuen euskalgintzan. Ni, berriz, unibertsitatetik irten berria. Adi-adi egoten nintzaion entzuten, aldizkarira hurbiltzen zen guztietan. Geroago, berriz, ESB alderdian aritu ginen. Lehen hauteskundeak egin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Kindle Touch gurean

Gabonak ezkero, bigarren Kindle bat sartu zaigu etxean, Kindle Touch, ukipen pantailarekin. AEBetatik ekarri genuen, lagun baten bitartez, hemen ez baita saltzen. Guztira 118 € ordaindu genuen, eta prezio horretan sartzen ziren irakurgailua bera, zorroa eta garraio gastuak. Bego pozik … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Gabonetako oporrak, erizaindegian

Etxean igaro ditut Gabonetako oporrak. Gaixorik hasi nintzen bakazioak, eta izugarri kostatu zait nire onera itzultzea, hotzeria astindu ezinik ibili naiz-eta. Urteberritik aurrera, hor nonbait, hasi naiz hobeto sentitzen eta kirola berriro egiten. Eta horrek bizipoza itzuli dit, eta indarra. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Kleptokrazia

Euskal hiztegietan, paperezkoetan, ez dut aurkitu kleptokrazia hitza. Bai, ordea, kleptomania: “ezin eutsizko joera lapurtzeko”. Segitu dut begira, eta hauxe aurkitu dut, non eta ingelesezko Wikipedian: Politikaren eta gobernuaren ustelkeria mota bat, non gobernua erabiltzen baita areagotzeko bere funtzionarioen eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina