Hilabetekako artxiboa: urtarrila 2017

Japandroids taldearen 3. diskoa

Japandroids rock-punk taldea itzuli egin da. Joan den astean kaleratu zuten hirugarren diskoa, “Near To The Wild Heart Of Life”, beste diskoetxe batekin (Anti-), eta denbora gehiago eginda bai abestiak idazten eta baita berauek grabatzen. Hala ere, taldearen ezaugarri nagusiak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Musika | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

Beti izango dugu Paris

Casablanca filma euskaratzen ari nintzela, esaldi mitiko batekin egin dut topo bukaera aldera, Rick (Humphrey Bogart) eta Ilsa (Ingrid Bergman) elkar agurtzen ari direla, Casablancako aireportuan, Marokon. “Eta gu, zer?’ galdetzen dio Ilsak, ikusita banatu egingo direla. Eta Rickek erantzun: … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Zinea | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Emakumeak, erresistentziaren buru

Demagogoak uste zuen arrosa-bidea izango zuela, berak nahi zuena —eta nahi zuen eran— egiteko. Baina hark nazkagarri deituriko emakume haietako mordoak (Trumpek nasty woman deitu zion Hillary Clintoni telebistako debate batean, emakume nazkagarria), iraina bere egin zuten emakumeek koalizio ezinago … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Feminismoa | Etiketak , , , , | Iruzkin 1

Transexualitatea gurean

Bere egunean ezin izan nuenez ikusi, atzo gauean ikusi nuen Nahieran bogarren denboraldiko Ur Handitan saioaren bigarren atala, transexualitateari eskainia. Bikaina iruditu zitzaidan, alde askotatik. Gaiaren tratamendua egokia izan zen, errespetuzkoa, morboari tarterik utzi barik. Lekuko transexualak ere bikain egon … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Telebista | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Sexu-depredadore zuria

Arreta handiz eta bihotza pilpirika irakurri dut, goizeko kafearekin batera, Alberto Barandiaran kazetariak gaurko Berria egunkarian M.A. izeneko gizonari egindako elkarrizketa: “Mendizabalek sexualki abusatu zuen nitaz 1994an”. Bertan elkarrizketatuak kontatzen du zelan 13 urte zituela, eta eskaut gazteen udako topaketa … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak abusuak | Etiketak , , , , , | 4 iruzkin

Bidean ikasia, min ikaragarriz

2014an Eusko Jaurlaritzak azterketa bat enkargatu zion Gizaker enpresari, jakiteko zeintzuk ziren hondarribiarren jarrerak Alardearen inguruan, bertako festa nagusia, urtero irailaren 8an ospatzen dena. Emaitzak hauek izan ziren: Alarde pribatua bere horretan mantendu nahi zuten hondarribiarrak: %42. Herritarren erdia baino … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Pilitxu joan zaigu

Atzoko egunak ezusteko mingarria ekarri zigun. “Pili Otxoa hil da”, esan zigun telefonoz bestaldeko ahotsak. Gure Pilitxu. Maitasunaren eta pozaren estandarra, joanda. Gogora etorri zitzaizkidan, gaixorik nengoela, zelako besarkadak ematen zizkidan. Gogora, halaber, aspaldi luzean Kataluniara talde zabalean egindako txangoa: … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Lagunak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina