Etiketaren artxiboa: arrasate

Musakola: bizitza eraikitzen gerraostean

Aurrekoan Juan Bautista anaiak lotura bat bidali zidan, Josemari Velez de Mendizabalen blogera bidali ninduena, hitz hauekin: “Gogoratzen hauekin?”. Gu jaiotako etxeetako etxe-jabeak ziren, denak Unión Cerrajera enpresako langileak. Gure aita ez zegoen argazkian, artean aita eta ama auzo bereko beste etxe batean bizi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Oroimenak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

70 urte. Horietatik 20, opari

Atzo 70 urte bete nituen. Bezperan, izeko Baldomerarekin hitz egiten (berak 102 ditu), galdetu zidan zenbat egingo nituen, eta harritu egin zen: “Ez da izango! Oraindik gogoan zaitut umetan eskaileretan gora Uritte baserrian, eta ezin dut sinetsi ume hark 70 urte bete … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Familia | Etiketak , , , | 2 iruzkin

Nire etxeak

Adinean aurrera noala, une batez atzera begiratu dut, jakiteko nire bizialdian zenbat etxetan bizi izan naizen. Aintzat hartu barik ikasle garaian eta erbestean egin nituen urteak, sei etxe ditut gogoan: Jaiotetxea, Arrasaten Mondragoen jaio nintzen, 1952ko azaroaren 8an, gerora Gipuzkoa … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Familia, Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Arrasateren gainbehera, mahai gainean

Abuztuko egun batez, konpainia on batean, euskaldunik baizik ez zen mahai baten bueltan nengoela, ekarri zuen solasak, izan zen perpausa nola Arrasate gainbehera doan, garai batean, eta gaur egun ere, kooperatibak direla-eta munduan hain miretsia den herria. Mahaikideen esanetan, ez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 7 iruzkin

Vasco-Navarro trenean, itsasoa ikustera

Atzo “Vasco-Navarro trena Arrasaten” erreportajea ikusi nuen. Ia ordubete irauten du, baina ez zitzaidan luze egin inola ere. Erreportajeak informazio asko ematen du trenaz, 1918tik 1967ra bitartean Debagoiena zeharkatu zuena, eta hark izan zuen garrantziaz, eta horretarako oso ondo uztartzen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Oroimenak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Aizkorak barkatu zidanekoa

Julen txikiak ez zuen zorterik izan. Bi urte zituela, zulo estu batean jausi zen, estu-estua eta 100 metro inguru sakon. Ramon gure laguna zaharragoa zen, nerabea. Bizikletan zihoala, jausi, eta burua kolpatu zuen. Handik ordu batzuetara, hilik geratu zen ohean. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Familia | Etiketak , , , , | 2 iruzkin

Pilitxu joan zaigu

Atzoko egunak ezusteko mingarria ekarri zigun. “Pili Otxoa hil da”, esan zigun telefonoz bestaldeko ahotsak. Gure Pilitxu. Maitasunaren eta pozaren estandarra, joanda. Gogora etorri zitzaizkidan, gaixorik nengoela, zelako besarkadak ematen zizkidan. Gogora, halaber, aspaldi luzean Kataluniara talde zabalean egindako txangoa: … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Lagunak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Maritxu kajoiren inguruko negozioak

Goiena Komunikazio Taldeak oso ondo aprobetxatzen du Maritxu Kajoi festa bere burua nabarmendu eta dirua egiteko. Horretarako, Photo Call izeneko eskaintza erabiltzen du, aprobetxatuta, gainera, guztion gogoa hedabideetan agertzeko, izarrak telebistan nola. Beharbada gauzak hemen deskribatuko ditudan baino konplikatuagoak izango … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Teknologia | Etiketak , , , , , , , , | Utzi iruzkina

Jazten aldizkaria

Datu bila ari nintzela, ikusi dut Arrasate Euskaldun Dezagun elkarteak (AED), PDF formatuan eskaintzen duela bere webgunean Jazten aldizkaria, Julen Arexolaleiba soziolinguista arrasatearrak zuzendu zuena XX. mendeko 90. hamarraldiaren lehen erdian. Jazten AEDren ahalegin berezia izan zen, partekatzeko bere baitan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak euskara | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

Goiena zikindu guran

Berandu eta erabat berotuta iritsi naiz gaur ospitaletik, eta etxeratzerakoan hasperen luzea egin dut, patxada nahi nuen-eta. Gutxi iraun du, ordea, harriduraz ikusi dut-eta Twitterren baten batek Goiena Komunikazio Taldearen eraikinean egin dituen pintadak, Goienari EAJren morroi izatea leporatuta. Berehala … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Hedabideak | Etiketak , , , , , , | 2 iruzkin