Hilabetekako artxiboa: apirila 2007

Iragarki sailkatuak Goiena.net-en

Askorentzat oharkabean etorri da Goiena.net-en azken zerbitzua: iragarki sailkatuak. Erne, hala ere, oso zerbitzu ahaltsua da-eta. Atal horrek jasotzen ditu orain arte Goienkariak argitaratzen zituen iragarki sailkatuak, Debagoienari buruzkoak denak. Sailkatuak izeneko zerbitzua atalka dator sailkatuta: etxebizitzak, garajeak, lokalak, lana, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Zapaburu-euskara

Idazkera liburuan Pello Esnalek eta Joxe Ramon Zubimendik zapaburu-euskara aldarrikatzen zuten, alegia, mezua, aditza eta lotura-hitzak aurrean dituena (208. or.). Zizare-euskara, berriz, etenik gabeko euskal prosari deritze; besteak beste, subjektuaren eta aditzaren arteko etenik gabeari (209. or.). Biak aldarrikatzen zituzten … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Messiren gola, iragarki

Astebete baino gutxiago behar izan du Adidas etxeak Messi jokalariaren gol ikusgarria iragarki bihurtzeko.  Horrelaxe irakurri dut e-cuadernon. “Imposible is nothing” leloa erabili du, eta testu bat, zeinek gutxi gorabehera markatzen baitu jokalariak baloiarekin egindako ibilbidea. Halaxe dio testuak: Zer … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 5 iruzkin

Arrasate-Oñati lasterketa

Agindutakoa betetzeko unea iritsi da. Ondo bidean, maiatzaren 12an Arrasate-Oñati lasterketa egingo dut, 11 km inguru. Hiru aste ditut apur bat prestatzeko. Hala ere, ez pentsa aurre aldean ikusiko nauzuenik. Sasoi batean tropelaren erdi inguruan ibiltzen nintzen, baina 12an atzean … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 9 iruzkin

Otitisa

Kanarietan katarro latza harrapatu nuen, eta horren azken ondorioa izan da otitis bat, infekzio bat ezker belarrian, zeinak eduki bainau ohean hiru egunean. Tarte horretan egon besterik ezin izan dut egin, belarriko minak ez baitzidan uzten bestelako ezer egiten, adibidez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Maria San Gil

PPren Euskadiko lehendakaria kazetarien aurrean agertu da gaur esateko minbizi bat duela bularrean, ebakuntza egin diotela, tratamenduan segitzen duela, eta, hori dela eta, denboraldi batez desagertu egingo dela plaza publikotik. Besarkada bat, Maria, eta osatu lehenbailehen.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 iruzkin

Michelangelo Buonarroti

Aste Santuko oporretan liburu bat irakurri dut, La agonía y el éxtasis, Irving Stone idazle amerikarrarena, non kontatzen baita Michelangelo Buonarroti Berpizkundeko artistaren historia. Esperientzia zoragarria izan da: liburua amaitu bitartean ez dut onik izan, han, Tenerifeko hotelean. Lehendik ikusiak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Book crossing Kanarietan

Astebete egin dugu Kanarietan, eta aurten berrikuntza aipagarri bat izan dugu hotelean: book crossing delakoa. Egunean zehar, hainbat liburu, aldizkari eta egunkari agertzen ziren jantoki ondoko eskailerapean, denon eskuragai. Liburu eta aldizkari gehienak ingelesez eta alemanez zeuden idatziak, hoteleko jende … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 4 iruzkin

EITBk, etxe berria

Atzo Bilbon izan ginen, EITBk egoitza berrian egindako festan. Ezagunak, aspaldiko lagunak, izarrak, aktoreak, politikariak, kazetariak, irakasleak… denetik zebilen etxe hartan. Niri izugarri handia iruditu zitzaidan egoitza berria; ez dakit EAEk hainbesteko azpiegitura behar duen justu teknologia digitalak dena txikiagoa … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 iruzkin

Biberoiaren alde

Irakurri berri dut haur jaio berri baten eta bere amaren artean harreman berezia sortzen dela, batik bat amak titia ematen badio haurrari. Seguru baietz. Hala ere, bularra eman barik ere, seguru nago amaren eta haurraren arteko harremana beti izango dela … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 5 iruzkin