Kategoriaren artxiboa: euskara

Euskaldun endekatua, Derioko Udako ikastaroetan

Joan den larunbatean Berria egunkariak hitz hauek jarri zituen Adolfo Arejitaren ahotan, hau Derioko Udako ikastaroen 50. urteurrenaz ari zela: “Labayruk euskaldun, erdi euskaldun edo euskaldun endekatuen mundu hori lantzeko erronka hartu zuen”. Eta orduan konturatu nintzen neu ere “euskaldun endekatu” horietako … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak euskara | Etiketak , , , | Erantzun

Twitter eta Berriaren Estilo liburua

Egun hauetan hainbat tokitan aipatu dut Berria egunkariak zein ondo erabiltzen duen Twitter bere Estilo liburuaren lana zabaltzeko. Nik egunero begiratzen dut Estilo liburuaren Twitter kontu hori, eta iruditzen zait praktika onen adibide bikaina dela sare sozialen erabileran. Askotan, Twitter … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak euskara | Etiketak , , , , | Erantzun

Jazten aldizkaria

Datu bila ari nintzela, ikusi dut Arrasate Euskaldun Dezagun elkarteak (AED), PDF formatuan eskaintzen duela bere webgunean Jazten aldizkaria, Julen Arexolaleiba soziolinguista arrasatearrak zuzendu zuena XX. mendeko 90. hamarraldiaren lehen erdian. Jazten AEDren ahalegin berezia izan zen, partekatzeko bere baitan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak euskara | Etiketak , , , , , , | Erantzun

Berriaren Estilo liburua eta Twitter

Azken aldi honetan, tarteka-marteka, eta Twitter kontsultatzen ari naizela, begia joan egiten zait Berriaren Estilo Liburuaren (BEL) Twitter kontura. Sarrera berri bat dela, herrietako festak direla edo Kontxako estropadak, konturatu naiz, BEL etengabe ari dela eguneratzen, eta bertako arduradunak lan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak euskara | Etiketak , , , , | Erantzun

Jakobitak eta konposta

Abuztuaren 12an, Zaldieroak jakobiten berri eman zigun Berrian, bertako orrietan egunero egiten duen zintan. Orduan jakin nuen jakobitak direla Jakoba Errekondo agronomoaren jarraitzaileak, eta hortik ondorioztatzen dut gehienak ortulariak, baserritarrak eta lorezainak izango direla, esparru horietan gaur egun Jakoba Errekondo … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak euskara | Etiketak , , , , , | Erantzun

Euskarazko gutunak itsasontzi kortsario batean

1757ko apirilaren 4an, astelehena, Le Dauphin itsasontzi kortsarioa Baionatik irten zen 34 lagunekin Louisbourg aldera, garai hartan Frantziak Nova Scotian zeukan gotorleku eta portura, Kanadan. Printzipioz, bidaiak sei bat aste iraun behar zuen, baina bosgarren egunean hiru fragata britainiarrek harrapatu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak euskara | Etiketak , , , , , , , , | Erantzuna 1

#hitzokei bat sortzen: “Pederostia”

Gaur burruka latza izan dut neure buruarekin #hitzokei bat sortzeko, alegia, hitz baten definizio bihurritu eta umoretsua. Bart gauean, Joan Mari Irigoien idazlearen azken liburua irakurtzen ari nintzela, Pistolak eta epistolak, bertan “Pederostia” hitza irakurri nion, eta berehala pentsatu nuen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak euskara | Etiketak , , , , | 2 erantzun

Oilartzaindia

Euskararen egunean jakin genuen Gramatika batzordeak dimisioa aurkeztu zuela Euskaltzaindian. Biharamonean, berriz, Hiztegi batzordeko buruak ere gauza bera egin zuela, beste haiekin elkartasunez. Geroztik, hainbat arrazoi plazaratu dira han eta hemen dimisioak azaltzeko. Bateratsu, Twitter-en traola bat agertu zen, #Oilartzaindia, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak euskara | Etiketak , , , , , | 2 erantzun

Agur Jean Haritxelharri

Jean Haritxelhar hil da, urteetan argi berezia euskararen esparruan. Seglar bakarretako bat abadez jositako euskalgintzan, beste kontu batzuetan ere bestelakoa izan zen: formazio sendokoa, umoretsua, baikorra, autoestimu handikoa…, beti gustatu izan zait, nahiz eta, zenbaitetan, baikorregia ikusi. Arrasate Press sortu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak euskara | Etiketak , , , | Erantzun

Berriaren estilo liburua sarean

Kanta dezagun denok, hau dugun alaia-a, sarean dugu-eta Berriaren Estilo liburua. Ni, behintzat, kriskitinak baino poziago nago, oso itxura ona baitu estilo liburuak. Kostatu zaio, hori da egia, baina osasuntsu eta ederra sareratu zaigu. Ibili naiz bertan kuskuseatzen, eta baliabide … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak euskara | Etiketak , , , | Erantzun