Etiketaren artxiboa: hedabideak

Goiena zikindu guran

Berandu eta erabat berotuta iritsi naiz gaur ospitaletik, eta etxeratzerakoan hasperen luzea egin dut, patxada nahi nuen-eta. Gutxi iraun du, ordea, harriduraz ikusi dut-eta Twitterren baten batek Goiena Komunikazio Taldearen eraikinean egin dituen pintadak, Goienari EAJren morroi izatea leporatuta. Berehala … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Hedabideak | Etiketak , , , , , , | 2 iruzkin

Lantokian, biluzik

Horra lantoki bat, modernoa. Bertan langileak biluzik agertzen dira, bilera egiten. Ematen du Zakilixuten amets zoroetako bat. Irakurtzen hasi, eta jakin dut The Bold Italic hedabide lokal irreberente samarrak hilabetez egin zuela esperimentu ausart hori San Frantzisko hirian, Kalifornian, probatzeko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Hedabideak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Ustezko norabide aldaketa ebola krisian

Atzo Espainiako hedabide handiek iragarri ziguten Espainiako gobernuak norabide aldaketa egin duela zelan kudeatu Madrilen sorturiko ebola krisia. Aurrerantzean, Ana Matok barik, Soraya Saenz de Santamaria gobernuko presidenteordeak koordinatuko ditu krisia eta krisi-batzordea, atzo bertan eratutakoa helburu horrekin. Ondorioak hasi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Hedabideak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Estatu espainiarra vs. Katalunia

Atzo amaitu ziren Kataluniako hauteskundeak, azken urte hauetako garrantzitsuenak, seguruenik. Emaitzez gain, kanpaina honek primeran erakutsi digu estatuek zelako indarra daukaten eta zelako baliabideak erabiltzen dituzten euren izaera aldatu nahi duten guztien kontra, batez ere informazioa manipulatuta. Izan ere, gaur … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Politikariek banpirizatu egin gaituzte

Politikariek sinetsarazi digute ezinbestekoa dela eurek pontifikatzea hedabide ahalik eta gehienetan, demokrazia osasuntsua izan dadin. Eta guk, sinistu. Ondorioa oso garbia da, eta aspergarria: Euskadi Irratian, adibidez, tertulia guztietan daude politikariak, lanegunetan eta asteburuetan. Horrezaz gain, egunero politikari bat gonbidatzen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Atxagaren oihartzuna hedabideetan

Bernardo Atxaga bada nor Euskal Herrian. Atzo bere azken eleberria aurkeztu zuen Donostian, Zazpi etxe Frantzian. Hori dela-eta, gaur sei egunkarik lehen orria eskaini diote idazleari: Berria, Deia, DV, Gara, Noticias de Gipuzkoa eta Noticias de Alava. Horietatik lauk, gainera, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 3 iruzkin