Etiketaren artxiboa: saturraran

Mutrikun

Aspaldiko partez, atzo Mutriku herrian izan nintzen. Bost lagun beribilean sartu, eta kostaldera abiatu ginen Durangotik. Ermua, Eibar eta Elgoibar igarota, Kalbarioko bidea aukeratu genuen Mutrikura egiteko, Kalbarioaren baselizan amaitzen dena, nire bidelagunetan inork ez baitzuen bide horren berririk. Gustatu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Bidaiak | Etiketak , , , , , , , , , | Erantzun

Seminarioan berriro, mende erdi igarota

Joan den larunbatean Donostian izan nintzen, bertan bazkaria izan genuen-eta, duela 50 urte Saturrarango seminarioan hasi ginen abadegaiok. Gutxi batzuk salbu, gehienak aspaldi ikusi barik nituen, banaka batzuk 45 urte bai. Donostiako seminarioan egin genuen hitzordua, eta bertan elkartu ginen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Lagunak | Etiketak , , , , | 2 erantzun

Sabadell-en elastikoa

Atzo, telebista ikusten ari nintzela, une batez Eibar-Sabadell partidako irudi batzuk ikusi niituen, labur. Eta Sabadell-ekoen elastikoak ikusita, gogoratu nintzen, Sabadell-ekoa izan zela nik izan dudan futbol kamiseta bakarra. Seminarioan nengoela, amari futbol elastiko bat eskatu nion, eta, zelan ez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun

Haur gorriak: gerraosteko izugarrikeriak

Dokumentu ikaragarri hau orain hilabete eta erdi entzun nuen, hor nonbait, harrikoa egiten ari nintzela, larunbat arratsaldeko bazkaloste batean. Orain aurkitu dut eskegita Documentos RNE irratsaioen artean, eta gomendatu nahi dizuet. Gerraosteko Espainian gertatua kontatzen du dokumentuak, frankismoak Errepublika zaleen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Erantzun

Tintin eta Milou

Albiste hau irakurtzen ari nintzela, alegia Spielberg eta Jackson zinegileek bat egingo dutela Tintinen gaineko film bat egiteko, gogora etorri zait noiz izan nuen Tintinen berri lehen aldiz. Saturraranen izan zen, hango apaizgaitegian. Astean behin, oker ez banabil, hango zine … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 3 erantzun

Saturrarango seminario-kartzela

tagzaniapasteSaturrarango seminario-kartzela map – Tagzania Aprobetxatuta orain Euskal Herri osoa ikus daitekeela bereizmen handiarekin Google Mapsen, Saturraran aukeratu dut erakusteko non zegoen garai bateko emakumeen espetxea eta ondorengo apaizgaitegia, non bi urtez ikasi bainuen, 1963an hasita, Donostiara igaro aurretik.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Erantzun

JA 34

Atzo eguerdian amarenean nengoela, manta zahar bat hartu esku artean, eta konturatu nintzen letra gorri batzuk zituela ertz batean: JA 34. Orduan gogoratu nintzen neuk nituela hizki eta zenbaki horiek Saturrarango seminarioan sartu nintzenean, 11 urterekin. Manta hura ordukoa zen. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 3 erantzun