Etiketaren artxiboa: euskara

Watergate, berriro

Aspaldi ikusi nuen All the President’s Men filma, 24 urte nituela. Orduan gustura geratu nintzen, baina abuztuan berriro ikusi dut, filmaren azpitituluak euskaratu bitartean, eta orain gehiago gozatu dut: a zelako pelikula puska! Filmak zein ondo ispilatzen duen Woodward eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Azpitituluak | Etiketak , , , , , | 2 iruzkin

Chariots of Fire: atzera begira

Atzo amaitu nuen Chariots of Fire filma euskaratzen, eta Azpitituluak.com webgunera igo nituen azpidatziak. Niretzat, ez da edozein film Chariots of Fire. 1982an AEBetan nintzela, Boisen, berau izan zen ingelesez ikusi nuen lehen filma. Orduko hartan ez nuen zipitzik ere … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Azpitituluak | Etiketak , , , , | Iruzkin 1

Oilartzaindia

Euskararen egunean jakin genuen Gramatika batzordeak dimisioa aurkeztu zuela Euskaltzaindian. Biharamonean, berriz, Hiztegi batzordeko buruak ere gauza bera egin zuela, beste haiekin elkartasunez. Geroztik, hainbat arrazoi plazaratu dira han eta hemen dimisioak azaltzeko. Bateratsu, Twitter-en traola bat agertu zen, #Oilartzaindia, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak euskara | Etiketak , , , , , | 2 iruzkin

Agur Jean Haritxelharri

Jean Haritxelhar hil da, urteetan argi berezia euskararen esparruan. Seglar bakarretako bat abadez jositako euskalgintzan, beste kontu batzuetan ere bestelakoa izan zen: formazio sendokoa, umoretsua, baikorra, autoestimu handikoa…, beti gustatu izan zait, nahiz eta, zenbaitetan, baikorregia ikusi. Arrasate Press sortu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak euskara | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Euskal idazlerik jarraituenak Twitterren

Garbi dago euskal eleberrigile askoren artean Twitter ez dela gustuko alorra. Gizonezko bost idazle kanonizatuen artean —beti ere Bost idazle liburuari jarraituta—, inork ez du konturik Twitterren. Emakumezko zortzi idazle kanonifikatuen artean, berriz —eta horretarako Zortzi unibertso, zortzi idazle hartu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak, Literatura | Etiketak , , , , | 5 iruzkin

Berriaren estilo liburua sarean

Kanta dezagun denok, hau dugun alaia-a, sarean dugu-eta Berriaren Estilo liburua. Ni, behintzat, kriskitinak baino poziago nago, oso itxura ona baitu estilo liburuak. Kostatu zaio, hori da egia, baina osasuntsu eta ederra sareratu zaigu. Ibili naiz bertan kuskuseatzen, eta baliabide … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak euskara | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Estepan Plazaola

Hamahiru urte eginda Goienako lehendakari moduan, Estepan Plazaolak utzi egin du kargua. Txapela kentzeko modukoa izan da Estepanen lana. Goiena asmo bat zenetik, jo eta ke aritu zen lanean, Debagoieneko herri komunikabideek elkartu eta proiektu bateratua atera zezaten. Eta baita … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Hedabideak | Etiketak , , , , | Iruzkin 1

The Shining, euskaratua

The Shining euskaratu berri dut, Stanley Kubrick zine zuzendariaren beldurrezko film zoragarriaren azpitituluak. Filmak baditu urte batzuk,1980koa baita, baina klasiko bihurtu da, eta oraindik ere zirrara eragiten du berriro ikusterakoan. Aproba egin nahi duenak, orain dauka aukera bertsio originalean ikusteko, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Zinea | Etiketak , , , , , | Iruzkin 1

Etxe barruko gauzak euskaraz

Koldo Bigurik azpimarratu du artikulu interesgarri batean, Nola esaten da euskaraz…?, euskararen corpus lexikoaren normalizazioak aurrerapauso nabarmenak egin dituela azken urteotan, batez ere alor formaletan. Baina ez dela berdin gertatzen bizitzaren eguneroko kontuetan, adibidez, etxean. Eta hitz batzuk jartzen ditu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 3 iruzkin

Euskal literatura, ezin hobeto azalduta

Amaitu berri dut Ese idioma raro y poderoso liburua, Iban Zaldua idazlearen saioa, eta ez dakizue zein ondo pasatu dudan berau irakurtzen, niretzat hauxe baita gaur egungo euskal literaturaz orain arte irakurri dudan libururik onena. Liburu inteligentea da, umoretsua, oso … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin