Euskal literatura, ezin hobeto azalduta

Amaitu berri dut Ese idioma raro y poderoso liburua, Iban Zaldua idazlearen saioa, eta ez dakizue zein ondo pasatu dudan berau irakurtzen, niretzat hauxe baita gaur egungo euskal literaturaz orain arte irakurri dudan libururik onena. Liburu inteligentea da, umoretsua, oso ondo idatzia, eta informazio zein argibide asko eta interesgarriak eskaintzen ditu euskal literaturaz.

Aurretik hainbat liburu irakurriak nituen euskal literaturaz, batzuk euskaraz eta besteak gaztelaniaz, besteak beste Koldo Mitxelena, Ibon Sarasola, Luis Villasante eta Iñaki Aldekoarena, baina hau bezalakorik ez. Egia da, ez da aurrekoak bezain akademikoa, bai, ordea, dibertigarriagoa. Egurra ematen duenean ere —bai, ematen du, eta dezente—, kariñoz eta umorez egiten du —horixe iruditu zait niri, behintzat—, beraz, ez dut uste horrengatik etsai asko egingo duenik.

Nire gomendioa: oraindik ez badakizue zeri heldu opor hauetan, joan liburudenda hurbilenera eta erosi liburu hau. Merezi du. Eguberri on!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

2 Responses to Euskal literatura, ezin hobeto azalduta

  1. egilea: patxi lurra

    Beste gomendio bat, Iban Zalduarena be bai eta gai ber-bera hartuta: “Obabatiko tranbia” (Alberdania, 2002).

  2. Joxe Aranzabal egilea: joxe Aranzabal

    Eskerrik asko, Patxi. Kontuan izango dut.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude