Kategoriaren artxiboa: Zinea

Lehen aldia Zinemaldian

Gogoan dut noiz, non eta zer ikustera joan nintzen lehen aldiz Donostiako Zinemaldira. 1972an Astoria zinera joan ginen lagun batzuk Amara auzora, bertan Frenzy ikustera (Eroaldia), Alfred Hitchcock zuzendariaren orduko azken filma. Artean 19 urte nituen, eta sentitzen nintzen mugarri baten aurrean banengo moduan, 8 bat urterekin Arrasaten Ben-Hur ikustera … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Zinea | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Oppenheimer

Atzo zinera joan ginen Bilbon, Oppenheimer filma jatorrizko bertsioan ikustera. Pelikula oso ona iruditu zitzaidan, primerako antzezleekin. Aurrera-atzera asko ditu, baina ondo antolatuta dago, ikusleeek haria traba barik segitzeko moduan. Eta musika, indartsua, pelikularen gaia ondo azpimarratzen. Aurrez ez nuen gauza askorik … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Zinea | Etiketak , , , | 2 iruzkin

Los Xey, abentura baten kronika

Atzo Donostian izan ginen, dokumental baten estreinaldian: Los Xey. Una historia de película, Eneko Olasagastiren eta David Berraondoren azken lana. Estreinaldira joateko motiboak Banituen motiboak estreinaldira joan nahi izateko. Batetik, mutikotan, sarri entzuten genion Los Xey taldeari Loiola Irratian; beraz, nire haurtzaroaren soinu-bandan dago talde donostiarra, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Zinea | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Kubrick proiektua

Horrela deitu diot, Kubrick proiektua, Covid-19 pandemiaren garaian, urrian edo, neure buruari jarri nion eginbehar bati. Eginbehar horrek bi atal zituen. Lehena, euskarara ekartzea Stanley Kubrick zine-zuzendari estatubatuarraren filmen artean euskaratzeko falta ziren pelikulak. Bigarrena, orraztea nik euskaratutako lehen bi filmak, azpitituluak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Zinea | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Zorba, 56 urte geroago

Atzo Zorba greziarra ikusi genuen, 1964ko filma, Alexis Zorbaren hitzak eta egintzakliburuan oinarritu zena, berau Nikos Kazantzakis idazlearen nobela. Eta zer nahi duzue esatea? Zapore gazi-gozoa utzi zidan. Alde positiboan, Anthony Quinn aktorearen antzezlana. Zelako bizitasuna zuen, gero film askotan errepikatzen saiatuko zena. Eta, zelan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Zinea | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Badator Mister Rogers

Gogoan dut orain 38 urte AEBetara iritsi berritan, PBS telebista publikoan Mister Rogers agertzen zenean, Maribel Aseginozala adiskide aguraindarrak ohartarazten zidala saioko aurkezlearen trebezia haurrak tratatzeko. Artean ez nekien ingelesik, baina geroago aukera izan nuen egiaztatzeko Maribelek esandakoa, besteak beste, Sesame Street eta The Electric … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Zinea | Etiketak | Utzi iruzkina

Dantzaria ez zen dantzari hura

Singin’ in the Rain filmean dantzek eta kantuek garrantzi handia dute, zerbaitengatik aditu askok diote berau dela inoizko film musikalik onenetakoa. Hala ere, aktore nagusien artean, bazegoen bat, Debbie Reynolds, ez zetorrena dantzatik, aurretik gimnasta izan baitzen. Hori zela-eta, neskak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Zinea | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Bizipoza euripean

  Euskaratu berri dut “Singin’ in the Rain” film musikala. Oso pelikula ona iruditu zait, eta musikal aparta. Umorea du, ikusgarritasuna, musika zoragarria… eta oso ondo kontatzen du zine-industriaren trantsizioa zine mututik mintzatura. Numero bat azpimarratu behar izanez gero, aukeratuko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Zinea | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Beti izango dugu Paris

Casablanca filma euskaratzen ari nintzela, esaldi mitiko batekin egin dut topo bukaera aldera, Rick (Humphrey Bogart) eta Ilsa (Ingrid Bergman) elkar agurtzen ari direla, Casablancako aireportuan, Marokon. “Eta gu, zer?’ galdetzen dio Ilsak, ikusita banatu egingo direla. Eta Rickek erantzun: … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Zinea | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Gernika, dekoratu bat

Aurrekoan Gernika filma ikusi nuen, Koldo Serraren azken lana. Sentipen gazi-gozoekin irten nintzen Arriola zinema jendez betetik, Elorrion. Sentipen gaziak gehiago zirenez gozoak baino, haiekin hasiko naiz: Gidoia eskasa iruditu zitzaidan: maitasun-triangelu bat komisario politiko errusiar bat, neska zentsore euskaldun … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Zinea | Etiketak , , , , | Iruzkin 1