Agur Jean Haritxelharri

Jean Haritxelhar hil da, urteetan argi berezia euskararen esparruan. Seglar bakarretako bat abadez jositako euskalgintzan, beste kontu batzuetan ere bestelakoa izan zen: formazio sendokoa, umoretsua, baikorra, autoestimu handikoa…, beti gustatu izan zait, nahiz eta, zenbaitetan, baikorregia ikusi.

Arrasate Press sortu genuenean, orain 25 urte, berak Herria aldizkarian telebistaz idazten zuen zutabe batean oinarritu nintzen neuk ere antzeko zerbait egiteko. Horrela jasio zen “Ikus eta entzun”, orrialde bat, non idazten nuen Euskadi Irratia eta Euskal Telebistaren jardueraz. Eredu ona izan zen niretzat, garbi eta argi idazten baitzuen, nire gustuko estiloan.

Harritu egin nau bere heriotzak, adinez aurrera zihoala jakin arren, telebistan edo ikus-entzunezkoetan ikusten nuen bakoitzean, sasoiko antzematen bainuen. Gugan bego.

Kategoria: euskara Etiketak , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude