Etiketaren artxiboa: zinea

Hondar ahoak eta euskalkiak

Orain astebete, Neskamearen ipuina egun batez alboratu, eta Hondar ahoak ikusten jarri ginen. Ezusteko atsegina izan zen, alde guztietatik. Hala ere, ikusitakoan Iñaki Beraetxe, Josean Bengoetxea eta Sara Cozar, besteak beste, bizkaieraz hitz egiten, komentatu genuen horrek ekarriko zuela soka … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Telebista | Etiketak , , , , | Erantzuna 1

Danimarkako gazteluan, emakumeak nagusi

Iraila hil oparoa izan da gurean afalosterako: ia iluntzero Borgentelesail daniarra gozatu dugu. Zuetako batzuek aspaldi ikusiko zenuten, baina guk orain izan dugu hori egiteko aukera, Netflix-en. Borgen izenak “gaztelua” esan nahi du danieraz, eta Kopenhagen horrela deitzen zaio Christiansborg jauregiari, non aterpe hartzen duten Danimarkako … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Telebista | Etiketak , , | Erantzun

Liburu bat ona, film bat eskasa

Azken asteotan liburu bat irakurri eta film bat ikusi dut, gai beraren inguruan: Stefan Zweig idazle austriarra. Lehena bikaina iruditu zait; bigarrena, aldiz, eskasa. Liburua Liburua da The Impossible Exile. Stefan Zweig at the End of the World, George Prochnik … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Zweig | Etiketak , , | Erantzun

Setsuko Hara

Azken aldi honetan Yatsujiro Ozu zine zuzendari japoniarraren bi film euskaratu ditut: Tokyo Monogatari (Bidaia Tokiora) eta Banshun (Udaberri berantiarra). Eta bietan emakume aktore batek eman dit atentzioa: Setsuko Hara. Irakurtzen hasi haren inguruan, eta jakin dut Japonian mito bat … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Azpitituluak | Etiketak , , , , | Erantzun

Lady Macbeth

Orain dela gutxi ikusi dut Lady Macbeth filma, iaz plazaratua eta XIX. mendean kokatzen dena, baserri giroko Ingalaterran. Iluna eta gogorra egin zitzaidan, baita ederra ere, batez ere hango filmografia. Horregatik erabaki nuen hango azpidatziak euskaratu eta Azpidatziak.com proiektuaren katalogoan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Azpitituluak | Etiketak , | Erantzun

Erdu, amante

Joan den apirilean, Under Sandet filma euskaratu berritan, ondoko mezu hau idatzi nuen Google+ gunean. Lau hilabete geroago, pentsatu dut blog honetan hobeto egongo dela. Goizalde Landabaso kazetariaren artikulu gogoangarri hau gogoan, “Erdu, amante”, esaldi hori erabili dut Under Sandet … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Azpitituluak | Etiketak , , , | 2 erantzun

Amaia

Aurreko batean, gazte bat hurbildu zitzaidan, eta esan zidan: “Ikusi dut Kubo, zuk euskaratuta. Oso ondo, baina bukaeran akats txiki bat egin duzu. ‘Amaiera’ ipini barik, ‘Amaia’ ipini duzu”. Esplikatu nion nik ere ikusi nuenean lehen filma euskaraz —aspaldi luzean—, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Azpitituluak | Etiketak , , , | Erantzun

Beti izango dugu Paris

Casablanca filma euskaratzen ari nintzela, esaldi mitiko batekin egin dut topo bukaera aldera, Rick (Humphrey Bogart) eta Ilsa (Ingrid Bergman) elkar agurtzen ari direla, Casablancako aireportuan, Marokon. “Eta gu, zer?’ galdetzen dio Ilsak, ikusita banatu egingo direla. Eta Rickek erantzun: … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Zinea | Etiketak , , , , | Erantzun

Animaziozko filmak Gabonetarako

Gogoan dut zelan orain bizpahiru urte Euskadi Irratiko kazetari batek elkarrizketatu zuen Luistxo Fernandez, Azpitituluak.com zela-eta. Kazetariak jotzen zuen txalogarri bezain bitxitzat atzerriko filmak euskaraz azpidaztea. Elkarrizketa amaieran, galdetu zuen webgune horretan zer zegoen umeentzat: “Toy Story, adibidez, euskaratuta duzue?”. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Azpitituluak | Etiketak , , , | Erantzun

Gernika, dekoratu bat

Aurrekoan Gernika filma ikusi nuen, Koldo Serraren azken lana. Sentipen gazi-gozoekin irten nintzen Arriola zinema jendez betetik, Elorrion. Sentipen gaziak gehiago zirenez gozoak baino, haiekin hasiko naiz: Gidoia eskasa iruditu zitzaidan: maitasun-triangelu bat komisario politiko errusiar bat, neska zentsore euskaldun … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Zinea | Etiketak , , , , | Erantzuna 1