Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Eugenio Otsoak ezkondu gintuenekoa

1995eko uztailaren 13a zen. Arratsaldean hitzordua genuen Leintz-Gatzagako udaletxean, bertan ezkonduko gintuen-eta Eugenio Otsoak, bera baitzen orduan hango alkate. Bi bikote ginen zibiletik ezkontzekoak: Fatima arreba eta Mikel alde batetik, eta Bego eta biok bestetik. Lehendabizi Bego eta biok iritsi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Drogak despenalizatu, proba moduan

Ikusita Columbia Britainiarrean egunero zazpi bat pertsona hiltzen direla gaindosiak jota, droga kutsatuen gaindosiaz, Kanadako gobernuak erabaki du probintzia hartan estrategia aldatzea, proba moduan. Bihartik hasita, bada, otsailaren 1ean, Columbia Britainiarra bihurtuko da Kanadako lehen probintzia despenalizatuko dituena erabilera pertsonalerako legez kanpoko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Asteburua, kafe baten bueltan

Tetuan taberna erdi hutsik dago Juanito eta Ebaristo sartu di- renean, goizeko hamarrak jo aurretik. Erretiratu zirenetik, as- telehen gehienetan kafe bat hartzen dute batera, elkarren arte- ko lotura ez galtze aldera. Kortatua eta kafesnea iritsi bezain laster, hasi dira … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Lagunak, Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Gertukoen gorpu galduak berreskuratu beharraz

Otsailaren 15ean jakin zenetik Villa de Pitanxo arrainontzia hondoratu zela Ternuatik 460 km. ingurura, nazioarteko uretan, albistegi gehienetan izan dugu berri txarra. Badakigu eskifaiatik hiru bakarrik irten direla bizirik, bederatzi hil direla, eta hamabi galduta daudela gaur egun. Egun hauetan atentzioa eman … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak heriotza, Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , , | Utzi iruzkina

Nire etxeak

Adinean aurrera noala, une batez atzera begiratu dut, jakiteko nire bizialdian zenbat etxetan bizi izan naizen. Aintzat hartu barik ikasle garaian eta erbestean egin nituen urteak, sei etxe ditut gogoan: Jaiotetxea, Arrasaten Mondragoen jaio nintzen, 1952ko azaroaren 8an, gerora Gipuzkoa … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Familia, Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Transplantatuok eta Covid-19 txertoak

Joan den apirilaren 10ean Moderna txertoa jaso nuen, Euskal Herriko transplantatu askok bezala. Harrezkero, jakin nahi izan dut zergatik eman diguten txerto hori, eta ez beste bat. Eta uste dut erantzuna aurkitu dudala The New York Times egunkariak Covid-19 pandemiaren inguruan atera duen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Pandemia, Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Ziklo-krosa berraurkitu dut

Urte luzez erabat atzenduta izan ondoren, negu honetan ziklo-krosa berraurkitu dut, ez ohiko zirkuituetan, baizik eta Youtuben. Eta ikusi dudana izugarri gustatu zait. Lasterketa batek ordubete inguru irauten du, baina emozioz betea izan liteke, Munduko Kopako karreretan behintzat. Indarra, estrategia, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kirola, Sailkatugabeak, Txirrindularitza | Etiketak , , , | Iruzkin 1

Txorien kantuak eta txorien deiak

Atzo Asier Sarasuak txorien inguruko master-class zoragarri bat eman zidan, bospasei lerrotan. Dena eguerdian hasi zen, etxostean nengoela liburu bat irakurtzen, Les grans epidèmies modernes. Halako batean, txori baten “ttor-ttor” bat entzun nuen, behin eta berriro errepikatua. Zein ote da?, neure artean. Mobila hartu eta grabatu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Iruzkin 1

Komunikazioa krisi garaian

Koronabirusa gure artean eragiten ari den krisia ikusita, epaitu barik agintariak zelako neurriak proposatzen ari diren, gero eta garbiago daukat Euskal Autonomia Erkidegoan behintzat, komunikazio-arazo bat daukagula, gure agintariek ez baitakite hitzez, idatziz eta keinuz zelan komunikatu egoeraren larria. Gaur goiz … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | 2 iruzkin

Arrasateren gainbehera, mahai gainean

Abuztuko egun batez, konpainia on batean, euskaldunik baizik ez zen mahai baten bueltan nengoela, ekarri zuen solasak, izan zen perpausa nola Arrasate gainbehera doan, garai batean, eta gaur egun ere, kooperatibak direla-eta munduan hain miretsia den herria. Mahaikideen esanetan, ez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 7 iruzkin