Oilartzaindia

Euskararen egunean jakin genuen Gramatika batzordeak dimisioa aurkeztu zuela Euskaltzaindian. Biharamonean, berriz, Hiztegi batzordeko buruak ere gauza bera egin zuela, beste haiekin elkartasunez. Geroztik, hainbat arrazoi plazaratu dira han eta hemen dimisioak azaltzeko. Bateratsu, Twitter-en traola bat agertu zen, #Oilartzaindia, aproposa egoera esplikatzeko: oilar asko dago euskal akademiaren oilategian, eta krisi honek oilar jokoa dirudi.

Matxinada eta krisi hau gertatu izan balitz orain 30 urte, arazoa larria izango zen, artean euskararen batasuna finkatu barik zegoelako. Gaur, ostera, batasunaren lanik handienak eginda daude. Ez dugu Euskaltzaindiaren premiarik euskaraz bizi eta lan egiteko.

Ez dakit zehatz-mehatz zer gertatzen den Euskaltzaindian, eta, egia esatera, gogora datorkit Clark Gable-k Gone with the wind pelikularen bukaeran Vivien Leigh-ri esandakoa: “Frankly, my dear, I don’t give a damn”, alegia, bost axola zaidala Euskaltzaindiaren korridoreetan nork nori zer nolako labankada sartu dion. Halako batean, konponduko dira.

Kategoria: euskara Etiketak , , , , , . Gorde lotura.

2 Responses to Oilartzaindia

  1. egilea: foronda

    Bai, niri ere 5. Bi kide hauek bota dituztenak botata, ez dakit giroa oneratzeko zer tarte egon litekeen. Oso-oso zaila. Eta halaxe da, bai, euskara, gaur egun, eginez ari da osatzen corpusari dagokionez. Eta alde horretatik bestelako Akademia modeloa behar nik uste: modu agilagoan, lan produktiboa egingo duena (nahiz eta azpian ere lan inproduktiborik -teorikorik, ikerketazkorik- ere beharko den). Baina Euskaltzaindia akademia da, ez Olimpoa. Eta mendez ere, aspaldi pasa ginen

  2. egilea: gainezka

    Jose Luis Lizundiak: La veo con inquietud, con casi tres años sin convenio laboral y una evidente frustración en el personal, frustración que se está extendiendo en los académicos. Está gobernada por un ‘centralismo burocrático’, que me llevó a dimitir de tesorero y, como tal, como miembro de la Junta de Gobierno en febrero del año pasado por el constante ‘puenteo’ presidencial. El centralismo burocrático está agarrotando la tradicional autonomía de las principales comisiones académicas, desde su creación hace casi cuarenta años con la presidencia de Villasante, y lleva a una arbitrariedad en la adjudicación y el tratamiento de los proyectos. Estoy verdaderamente preocupado del devenir de nuestra institución. Vive una crisis larvada.
    http://www.elcorreo.com/vizcaya/20130815/mas-actualidad/cultura/jose-luis-lizundia-exigido-201308122258.html

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude