Etiketaren artxiboa: arrasate

Jaizale

Orain astebete ezagutu ere ez nuen egiten Jaizale taberna, Arrasaten. Banekien orain dela ez asko euskaltzale talde batek hartu zuela, baina ez gehiago. Joan den astean, berriz, Jesus Garmendia lagunak eraman ninduen hara, eta bertan izan ginen ordubete luze, kontu-kontari. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Lagunak | Etiketak , , , , , | Erantzun

Gure haurtzaroko alkate hura

Zortzi urte nituela, Musakolako eskolan nenbilen, Mondragoen, eta orduan esan ziguten herriak alkate berria zuela, Justo Uribarrena. Eta handik gutxira, alkatea eskola inguruan agertu zen, bertako jendearekin adosteko zeintzuk ziren premiarik gorrienak azpiegiturei zegokienez. Eta, uste baino lasterrago, herri lanak hasi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Oroimenak | Etiketak , , , , , , , | Erantzun

“Puntua” aldizkariaren aurkezpenean

Atzo Goiena taldeak Puntua izeneko aldizkaria aurkeztu zuen, eta, hori zela-eta, Mondragoera joan nintzen, jaio berriaren aurkezpenera. Txundituta geratu nintzen zelan aldatu diren Goienaren lantokiak, batez ere lehen eta bigarren solairuetakoak. Zerikusirik ez garai batean zapaldu genituen bulegoekin, gaur egungoak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Hedabideak | Etiketak , , , , , | Erantzuna 1

Maitasuna eta amorrua

Atzo arratsaldean Mondragoen izan nintzen, Jul Bolinaga RIP taldeko kide ohiaren agurrean. Ekitaldi ederra izan zen, leku paregabe batean, Monterron jauregiko parkean. Hunkituta irten nintzen. Parkean sartzerakoan, berriz, outsider bat nintzen, sekula ez dut-eta ondo ezagutu RIP taldea. Batetik, taldearen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Musika | Etiketak , , , , , , , | Erantzun

Nire lehen soldata

Hamabost urte nituen, eta, etxera diru apur bat eramate aldera, udan lanean hasi nintzen Amat izeneko kooperatiban, Mondragoen, justu gaur egungo Garaia Berrikuntza gunearen parez pare, errepidearen bestaldean. Uda hartan, 1968koa oker ez banabil, hiruzpalau ikasle hasi ginen lanean kooperatiba … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Familia | Etiketak , , , , , , , , | Erantzun

Zigarrola blues

Orain hogeita lau urte, 1989ko martxoaren 31n, seguruenik gutun gutxi geneukalako aste hartarako, eskutitz bat idatzi nuen Arrasate Press aldizkariaren 12. zenbakirako: “Zigarrola blues”. “J.A.M” izenpetu nuen, alegia, Joxe Aranzabal Mendizabal. Gutunak atentzioa eman dio beste auzokide bati, Sergio Azkarate … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Arrasate Press | Etiketak , , , , , , | Erantzun

Julian Aranzabal, in memoriam

Gaurko egunez, orain 100 urte, jaio zen gure aita Aguleta baserrian, Angiozarren, artean Elgetako auzoa. Julian 1914ko otsailaren 17an jaio zen, hiru hilabete falta zirela Sarajevo aldean Lehen Mundu Gerra pizteko. Hamabost urte zituela, Mondragoera egin zuen, Unión Cerrajera fabrikan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Familia | Etiketak , , , , , | Erantzun

Arrasate Press, 25 urte geroago

Ilustrazioa: Goio Arana Gaurko egunez, orain 25 urte, Arrasate Press astekariaren lehen alea kaleratu zen. Orduan abiatu zen euskarazko prentsa lokala. Gaur egun Arrasate Press-ik ez dago, 2000 ezkero Arrasate Press eta Debagoieneko beste agerkari lokalak proiektu handiago batean bateratu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Hedabideak | Etiketak , , , , , | 7 erantzun

Probintziakeriak futbolean

Larunbatean jakin nuen Errealak entrenatzaile berria duela, Jagoba Arrasate. Ez nuenez ezagutzen —eta nire jaioterriaren izena ere badaramanez—, arretaz entzun nuen haren prentsaurrekoa, hura apur bat hobeto ezagutze aldera. Dena normal zihoan, harik eta, kazetari baten galderari erantzunez, entrenatzaileari entzun … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kirola | Etiketak , , , , , | Erantzuna 1

10 emakume-izen Arrasateko kaleetarako

Herenegun harri eta zur geratu nintzen irakurri nuenean Arrasaten, nire jaioterrian, 146 kaletatik, batek bakarrik daramala emakume baten izena, eta hori oraintxe bertan onartu delako. Lotsatu egiten naiz orain arte konturatu ere egin ez garelako, eta eskerrak ematen dizkiot Intxorta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Feminismoa | Etiketak , , , , | 2 erantzun