Etiketaren artxiboa: bergara

Cruz Gallastegi revisited

Laboratorium Museoak antolatuta, atzo ehun bat lagun elkartu ginen Irizar jauregian, Bergaran, Cruz Gallastegi zenari buruz entzutera, entzule baten hitzetan, “Bergarako ezezagun handia”. Hizlaria Cesar Fernandez-Quintanilla Gallastegi izan zen, Cruz Gallastegiren biloba, eta Biologian eta Landareen Genetikan espezializatua. Irizar jauregiko hirugarren solairua bete … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Zientzia | Etiketak , | Erantzun

Zikinaren salaketa Bergaran

Goienak argitaratu duen legez, atzo arratsaldean bergarar talde batek horrela aurkitu zuen San Martzialgo zelaia, bezperan urteko erromeria bertan eginda. Lotsatuta, argazkia atera zuten, egoera salatzeko —horixe ulertu dut nik, behintzat, lerro horiek irakurrita. Eta salatzekoa da egoera, bai, zelaian … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Jaiak | Etiketak , , , , | Erantzun

Julian Aranzabal, in memoriam

Gaurko egunez, orain 100 urte, jaio zen gure aita Aguleta baserrian, Angiozarren, artean Elgetako auzoa. Julian 1914ko otsailaren 17an jaio zen, hiru hilabete falta zirela Sarajevo aldean Lehen Mundu Gerra pizteko. Hamabost urte zituela, Mondragoera egin zuen, Unión Cerrajera fabrikan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Familia | Etiketak , , , , , | Erantzun

Ramon Aranzabal eta Peter Pan

Abenduaren 29an eta 30ean Bergarako herritar talde batek Peter Pan musikala antzeztuko du herriko udal pilotalekuan. Hori dela-eta, Ramon anaiak margo handi bat egin du, 10 metro luze eta 3 metro garai, antzeztokian jartzeko. Zatika egin behar izan du, bere … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Erantzun

Sanjoan bezpera ederra Bergaran

Atzo iluntzean Bergaran izan ginen, eta bertan oso ekimen originalaren lekuko izan ginen: Beart elkarteak antolatuta, bertako hogeita hamarretik gora artistak —margolariak, eskultoreak, graffitigileak, etab.— hainbat artelan egin zituzten, eta berauek erakutsi Bergaran itxita dauden denda, taberna, auto eskola eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Erantzun

Debagoieneko tobera

Gustura irten nintzen atzo iluntzean Debagoieneko tobera ikusita. Mondragoera egin aurretik, ez nekien nondik nora joango zen, baina emaitza ona izan zen. Eszenaratzea, egokia; elementu multimedien erabilera, aproposa; Arizmendiarrietaren agerpena, sekulakoa; aktoreen lana, ona; umorea, neurrian… Hala ere, apur bat … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 2 erantzun

Ramon Aranzabalen erakusketa

Gaur hasi eta urriaren 30era bitartean Ramon anaiak gonbita zabaldu du Aroztegi aretora joateko, Bergaran, bertan lasai eta soseguz ikusteko “Gau Magikoak Munibeko Plazan” izeneko ikuskizunean erabili zituen lanak. Gogoan izango duzuenez, ikuskizun hori 2010eko ekainaren 25ean egin zen, Bergaran … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Erantzun

Bergarako Gaztetxean

Larunbata egun emankorra izan zen guretzat, batez ere arratsaldea. Anaia Ramonen erakusketa ikusi ondoren, Gaztetxera joan ginen, Bergaran bertan, eta han jendea jo eta ke lanean ikusi genuen, musika jaialdi bat prestatzen. Gure zorionerako, bertan Ander Bolibar aurkitu genuen, nire … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 erantzun

Ramon Aranzabalen estudioan

Larunbat arratsaldean Bergaran izan ginen, Ramon anaiaren erakusketa bat ikusten, hil honen amaiera arte Nahikari tabernan baitauka erakusketa. Bestelako erakusketa esan behar, oraingoan erabat aldatu baitu estiloa Ramonek: alde batera utzi ditu kolore biziak eta buru-belarri sartu da zuri-beltzezko eremuetan. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun

Performance = gintonic

Hitzek denbora behar izan dute habia egiteko gure artean, eta kanpotik baldin badatoz, are gehiago. Hori gertatzen ari zaio performance berbari. Ramon anaiak joan den ostiralean egin zuenaren harira, zenbait jendek ez zekien zer izango ote zen performance hori. Inguruan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Erantzun