Etiketaren artxiboa: angiozar

Julian Aranzabal, in memoriam

Gaurko egunez, orain 100 urte, jaio zen gure aita Aguleta baserrian, Angiozarren, artean Elgetako auzoa. Julian 1914ko otsailaren 17an jaio zen, hiru hilabete falta zirela Sarajevo aldean Lehen Mundu Gerra pizteko. Hamabost urte zituela, Mondragoera egin zuen, Unión Cerrajera fabrikan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Familia | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Aranzabal soinujoleak

Gure familian zazpi soinujole izan dira, larunbatean Peli Aranzabal lehengusuak gogorarazi zigun moduan, Angiozarren bazkaltzen ari ginela lehengusu-lehengusinak. Tio Bixente Zaloñakoa izan zen lehena, gure aitaren osaba. Soinu txikiarekin jotzen zuen, eta horixe jotzen irakatsi zien hiru lobari, hirurak Angiozarko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 3 iruzkin

Angiozarren, Darwinekin

Atzo Angiozarren izan nintzen, Bergaran, bertan lurperatu zuten-eta Rufina Zubierrementeria, Zabaleta baserrikoa, emakume berezia inondik ere: irekia, alaia, eskuzabala… Laurogeita hamalau urterekin hil zen, eta, albistea jakin bezain laster, erabaki nuen hara joan behar nintzela, Rufinari agur esatera. Elizara iritsitakoan, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 3 iruzkin